Guimon klinika ixteko mehatxua egin die zuzendaritzak grebalariei

Xabier Badiola 2024ko mai. 3a, 11:58

Argazkia: ELA sindikatua

Lan-hitzarmena berritzeko eskatzen dute langileek, 2023az geroztik iraungita baitago.

ELA sindikatuaren dialdiari men eginda, Guimon klinikako langileak 12 greba egun daramatzate bizkarrean, gaurkoa orainarte deitutako azkena. 2023az geroztik iraungita dute lan-hitzarmena, duela lau urte onartua, eta zuzendaritzak muzin egiten dio langileen eskaerak negoziatzeari. Langileen eskaerak onartu ez, eta zuzendaritzak zentroa ixteko mehatxua egin die grebalariei, zeinak, greba hasi zenetik, langileen grebarako eskubidea urratu duen; ELAk salatuta, epaiketa egingo da hilak 21ean,

Osasungintza pribatuan ere langileak estu

Kirurgiaren sektore pribatuan ohi dena baino soldata baxuagoa dute Guimoneko langileek, gutxitan 1000 eurotik gorakoa, eta, sektoreko beste enpresa batzuekin alderatuta, batez beste 650 euro apalagoa; horri partzialtasuna, ordezkapen eta lanerako segurtasun eta osasun neurrien falta gehitzen zaizkoa, ELAk salatu duenez.

Klinikaren akziodunen batzarrarekin bat, maiatzak 8an, 18:30etan elkarretaratzera deitu ditu langileak sindikatuak, Indautxu Hotelaren atarian, akziodunen topalekuan.