Gotzaindegiaren eraikin berriaren lanak, bertan behera

Xabier Badiola 2024ko mai. 3a, 13:53

Argazkia: Lanen lursaila makinaria gabe, gaur goizean (Abando Habitable)

Lanen erantzule zen enpresaren porrotak eten du Bilboko Gotzaindegiaren eraikin berriaren proiektua.

Bertan behera gelditu dira Bilboko Gotzaindegiaren eraikin berriaren lanak, Murias enpresa eraikitzailearen porrotaren eraginez. Abandoko auzokideen “Abando Habitable” plataformatik helarazi dutenez, hiru astez lanak geldi egon ostean, gaur goizean araman dituzte lursailetik bertan gelditzen ziren azken makinak.

Elkarteak geldialdi hau “positibotzat” eman dute, haien hitzetan, “Eusko Jaurlaritzaren Justizia Auzitegi Gorenak proiektuaren zilegitasunari buruzko dudak argitzeko aukera izango du, zulatzea burutu aurretik”.  Lanak eten aurretik, eustormak eraikitzen ari ziren lursailean, azkenean amaitu gabe gelditu direnak, eta zulatze lanaren gehiengoa hasi baino lehen amaitu dituzte lanak.

Auzokideen positibotasunaren parean kontrajartzen da Gotzaindegiaren hitza ordea; lanak, momentuz eten behar izan badira ere, “baldintza berdinetan aurrera jarraituko dutela” azaldu du Bilboko Gotzaindegiak oraindik ez dago ziur beste enpresa batekin jarraituko duten aurrera, baina, Muriasen porrotaren berri izan zutenean, “proiektua inplikatuek hartutako konpromisoak errespetatuz burutu dadin hartu beharreko ekintzak” hartuko zituela plazaratu zuen.

Interes orokorreko proiektua?

Auzokideen plataformak aurkeztutako helegitea jada badago Eusko Jaurlaritzaren Justizia Auzitegiaren esku, sententziaren zain. Proiektuaren zilegitasuna kolokan jartzen du aurkeztutako elegiteak, ordenazio urbanorako plan orokorrean eginiko moldaketa batek eman baitzion baiezkoa proiektuari, interes orokorreko proposamena zela justifikatuta; Bizkeliza Etxea eta Mutualiaren eraikinak interes orokor honen aurkakoak direla diote auzokideek.