Bilboko bisita gidatuak erregularizatzea eskatzen du UdalBerrik

UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak iraileko osoko bilkuran hiriko bisita gidatuak egiteko konpetentziak erregularizatzea eskatuko du, konpetentzia hori administrazioak aitortutako profesionalei emanez. Eusko Jaurlaritzak Turismo Legearen esparruan administrazioak aitortutako profesionalei konpetentziak ematea beharrezkoa ikusten du koalizioak. Horrezgain, elkarrizketa-mahai bat sortzearen beharra azpimarratu du. Bertan sektoreko langileen ordezkariak eta ordezkari instituzionalak hartuko lukete parte sektorearen diagnostikoa egiteko helburuarekin.

Osorik irakurri