Maiatzak lehena, lantokitik kalera

uriola.eus 2024ko api. 30a, 16:18

Argazkia: 2019ko Langilearen Eguna (Ecuador Etxea)

Bihar hainbat manifestazio egingo dira Bilbon langilearen egunaren harira.

 

Maiatzak Lehena da bihar, langilearen nazioarteko eguna, eta Bilbon ere Euskal Sindikatu eta dei egin die herritarrei. Azken hilabeteetan Udalaren eta eragile hauen arteko tentsioak ez dira urriak izan, ekar dezagun gogora Juan Mari Aburtok manifestazioen maiztasun gehiegizkoak herritarrei trabarik ez eragiteko, espaloian egitea proposatu zuen elkarrizketa, urte hasieran.

Mobilizaziora maiz deitu da daramagun urte honetan, baina sindikatuek eta langileek arrazoiak badituztela frogatu behar ez dute; CNT sindikatuak adibidez, biharko manifestaziorako deialdian mahai gainean jarri ditu arlo publikoaren suntsiketa, “gure beharrak alde batera uzten eta genozidioetara eta gerretara eramaten gaituen klase politiko ustel eta elitista batena”. 11:30etan irtengo da CNTren manifestazioa Gran Viatik (56-58).

Kontseilu Sozialistak ere egungo langile eta ikasle gazteen egoerak plazaratu ditu deialdian, “instituzioen alternatiba faltsuen aurrean langile boterea eraikitzeko” deia egiten. Hauteskuneen amaiera oraindik erretinan fresko, “pisu gehien duten auziak bozkatzen ez direla” salatu dute haien deialdian, etxebizitza eta beste zenbait oinarrizko eskubide bermatu beharrean, instituzioek negozio egiteko erabiltzen dituztela plazaratuta gainera.

ELA sindikatuak “Antolatu, borrokatu, irabazi” lelopean egin die dei herritarrei, maiatzaren lehena mundu hobeago baten aldeko konpromisoa hartzeko momentua dela gogorarazita; aldaketa hortarako konfrontazioa politiko, sozial eta sindikala funtsezkoak direla azpimarratu du sindikatuak, zeinak 11:30etan egin dien deia herritarren, Jesusen Bihotza plazan. CCOO eta UGT Euskadik “Enpleguaren alde, menos jornada y más salarios” lemapean bat egingo dute bihar, Eusko Jaurlaritzari lan- ordutegi eta harremanen buruzko gogoeta egiteko eskaera egiteko. 12:00etan irtengo da haien manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik baita ere.