Athletic

Iñigo Cabacasentzat justizia galdegingo dute Athleticzaleek

uriola.eus 2014ko api. 14a, 10:53
Gaur arratsaldeko partiduaren aurretik, Athleticzaleek kalejira antolatu dute Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek hil zuen Iñigo Cabacas gaztearentzat justizia eskatzeko.

Bi urte bete berri dira Iñigo Cabacas Maria Diaz de Haro kalean erahil zutenetik. Athleticek Malagaren aurkako norgehiagoka jokatuko du gaueko 22:00etan, San Mamesen; eta talde zuri-gorriaren zaleek partidua baino lehen, kalejira bat egingo dute Basauriko gaztearentzat justizia exijitzeko.

Martxa, gaueko 21:00etan abiatuko da Kirruliko plazatik, Iñigo zauritu zuten tokitik hain zuzen ere.