‘Mozal legearen’ kontrako mobilizaziora deitu du M15M Bizkaiak larunbatean

uriola.eus 2014ko abe. 19a, 11:03

Espainiako Gobernuak indarrean jarri nahi duen lege berri honen protesta bihar, larunbata, izango da, goizeko hamabietan Plaza Biribilean. M15Mk herritarren laguntza eskatu du lege honen kontra borrokatzeko.

Kontzentrazio isila izango da zapatukoa. Partaideek zapiak ipiniko dituzte ahoa estaltzen, mozal gisa. Bizkaiko kolektibo ezberdinek bat egingo dute legen honen kontra egiteko, ‘Protestaren kriminalizazioaren aurka’ lelopean. Ez da komunikaturik irakurriko eta 30 minutu inguru iraungo ditu.

Protestaren inguruan ez dute prentsaurrekorik emango, baina bihar M15Mk prentsa oharra banatuko du, bertan kontzentrazioa babestuko duten kolektiboak zehaztuz. Momentuz, hauek dira Bizkaian ekintza babestu dutenak: Berri Otxoak, Ezker Anitza-IU, PAH Kaleratzerik Ez, Greenpeace, Hika Ateneo, CGT, Bizkaia, ESK, Kakitzat, PAH Castro eta Juventud de CCOO Euskadi.

Kolektibo guzti hauen ustez, protesta kriminalitzatzen duen legea da ‘Mozal legea’, baita hiritarren eskubide eta askatasunak murrizten dituena. Espainiako Kongresuak legea onartu ondoren Senatuan dago orain. Senatuak baiezkoa ematen badu, ‘Mozal legea’ indarrean sartuko da, PPk izan ezik talde parlamentario guztiak aurka agertu diren arren.

Lege berri honek 1992. urtetik indarrean dagoen Hiritar Segurtasunerako legearen gogortzea ekarriko du. Hainbat neurri hartuko dira eta hauek dira azpimagarrienak: orain arte zigortu ez diren ekintzak egiteagatik, adibidez, Gobernu ordezkaritzari jakinarazi ez diren elkarretaratzetan parte hartzeagatik, isunak ezarriko dira (protesta egiten dutenak identifikatu egingo dira eta isuna bidaliko zaie etxera). Bestalde, polizia agenteak iraintzeagatik iragartzen diren isunak 1.000 eta 30.000 euro bitartekoak dira; eta scrachea egiteagatik edota Polizia lanean ari dela bideoz grabatzeagatik 600.000 euro artekokoak.

 

m15mbizkaia.wordpress.com