Ur mozketa Elkano kalean

uriola.eus 2015ko ira. 2a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, irailak 3, 16:00etatik 18:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Elkano kalean. 

Hain zuzen ere, ur mozketa Elkano kaleko 20tik 24ra bitarteko zenbaki bikoitietan emango da eta Udalaren ur-sarean lotura lanak egiteko egingo da. Ur-hartune berria BM supermerkaturako da.