Lorena Alvarez eta bere udal banda

uriola.eus 2015ko urr. 9a, 08:20
Argazkia: www.azkunazentroa.com

Herri musikako forma tradizionalak berreskuratu ditu Lorena Alvarezek, musika hori pop garaikidearekin eguneratuz. Gaur, ostirala, Azkuna Zentroan entzuteko parada izango da.

Lorena Alvarez Asturiasko San Antolin de Ibias herrixkan jaio eta hazitako kantautorea da, eta musikarekin izandako bere lehenengo harremanak hantxe bertan lortu zituen, folkloreko herri-taldeen eskutik. Irratiaren eta kasete-zinta batzuen bidez, beste estilo batzuk ezagutu ahal izan zituen, hala nola runba, pop garaikidea edo Amerikako kantautoreak -bere Violeta Parra miretsia, besteak beste-, eta bere musika zorretan da horiekin ere.

Cuencako fakultate berezian Arte Ederrak ikasi ondoren, Mexikon, Grezian eta Alemanian bizi izan zen. Horrela lortu zuen Espainiako folkaren sustraietara itzuli ahal izateko behar zuen distantzia hartzea, inolako lokarri edo konplexurik gabe, ikuspuntu garaikidetik abiatuta.

Espainiako herri musikako forma tradizionalak berreskuratzen ditu Lorena Alvarezek, musika hori eguneratuz –berrinterpretatuz–.

‘La cinta’ (Sones, 2011), ‘Anónimo’ (Sones 2012) bere lehen LPa, eta ‘Dinamita’ (Producciones Doradas, 2014) EPa argitaratu ondoren, musika-esparru horren ohiko mugak gainditzea eta testuinguru berrian kokatzea lortu du; bertan, garaikidetasunak eta tradizioak elkarri eskua emanda egin dezakete bidea, konplexurik gabe.

Bere kantuetan soinu tradizionalak eta pop garaikidetik gertuago dauden egitura xumeak nahasten dira. Haietan istorio arruntak kontatzen ditu, guk era batera edo bestera berak bezalaxe bizi ahal izango genituzkeen gertaerak.

Bere istorioak guztionak dira, eta horrexegatik harrapatzen, dibertitzen eta hunkitzen dute haren diskoek eta kontzertuek jendea, jende gaztea zein heldua. Bere musika guztiok bizi ahal izango genukeenari egindako keinu zintzoa dela nabaritzen da.

 

Kontzertua: Lorena Alvarez eta bere udal banda

Urriak 9 ostirala, 21:00etan, Azkuna Zentroan. Doako sarrera.

www.azkunazentroa.com-tik hartutako albistea