Datorren maiatzaren 5ean, Azkuna Zentroak zinema proiekzioa antolatu du 'Maxine Peake Hamlet' pelikula ikusteko. Shakespeareren heriotzaren laugarren mendeurrena dela eta, British Councilek ‘Maxine Peak Hamlet’ aurkeztuko du Azkuna Zentroan, hau da, Sarah Frankcomen Hamlet antzerki ekoizpen txalotuaren bertsio zinematografikoa.
Zortzi kamerez filmatutako ekoizpen honetan, Maxine Peake aktore britainiarra agertzen da protagonista lanean. Bi zatitan aurkeztuko da proiekzioa, tartean 15 minutuko atsedena eskainiz ikusleari. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte, aurretiazko gonbidapenarekin. 18:30ean hasiko da proiekzioa.