Bilboko Musika Bandak bihar eskainiko du denboraldiko lehen kontzertua Alhondegian

uriola.eus 2016ko ira. 15a, 09:00

2016-2017 denboraldiko lehenengo kontzertua eskainiko du, bihar, irailak 16, 19:00etan Azkuna Zentroko Kulturen Atarian, Bilboko Udal Musika Bandak . 

'Emozioen bidaia' izenburupean, bandako 45 musikari baino gehiagok, Iñaki Urkizuren (Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea) zuzendaritzapean, errepertorio zabala eskainiko diete entzuleei. Kontzertuan J. Barnes, Ph. Sparke, A. Waignein, A. Ferriz eta B. Appermonten lanak interpretatuko dira eta sarrera doakoa izango da.

Lehenengo kontzertu hau 'Bandarekin bidaiatuz' izeneko programaren baitan kokatzen da. Programak soinu ekipaje eklektiko, askotariko eta eskuzabal bat eskaintzen die ikusleei, modu intelektual eta artistikoan hazi ahal izango direnak, "ez baitago ezagutza hoberik gizatasunez eta konplizitatez blaitutako kultura baino".

'Bandarekin bidaiatuz' programa, irailaren 23an egingo den beste kontzertu batez osatuta dago. Hau ere 19:00etan izango da Azkuna Zentroan. Kasu honetan, aldiz, Udal Musika Bandak Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean jardungo du. 'Sentsaziozko bidaia' izeneko kontzertua DYA elkartearen ohorean egingo da, aurten 50 urte betetzen baititu. 

Iñaki Urkizu zuzendaria

2007tik Udal Musika Bandako zuzendariordea da Iñaki Urkizu (Beasain, 1961). Zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakaslea izan da, zenbait bandetako kolaboratzailea, -Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteiz Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzaren ardura hartu zuen, ordura arte trompeta bakarlaria zena. 800 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan.