42 plaza izango ditu Sanchez Marcos ikastetxeko haur eskolak

uriola.eus 2016ko ira. 21a, 08:52

Udalaren Gobernu Batzordeak Sanchez Marcos ikastetxeko haur eskola berriaren obrak Indenort PV S.L-ri esleitzea onartu du gaur. Zenbatekoa 371.914,96 eurokoa da. Obra burutzeko epea lau hilabetekoa da.

Euskara eta Hezkuntza Sailak aurreikusitakoaren arabera, Juan M. Sanchez Marcos HLHIren ondoan eraikiko du haur eskola berria, RAG egon zen finkari Bilboko Plan Orokorrak ezarritako zama urbanistikoaren ondorioz Bilboko Udalaren alde egindako lagapenaren xede izan diren lokaletan.

Sanchez Marcos haur-eskolak 42 plaza izango ditu. 16 plaza 0 urteko seinentzako gela bitan eta 26 plaza urtebeteko haurrentzako beste gela bitan.

Datorren urtean jarriko da martxan haur eskola hau eta, Cervantes HLHIrekin batera, 6. Barrutiko eskaintza osatuko du.

Gaur egun Bilbon 13 haur eskola daude, 8 barrutietan. Guztira 511 plaza dira. Hauetariko 160 0 urtekoentzat dira, eta 351 urte batekoentzat. Datorren urtean haur-eskola berria “Haurreskolak Partzuegoan” sartuko da, bera baita haur-eskola hauen funtzionamendua kudeatuko duena.