Berriro ekin diete Abusuko Zamakola haurreskolako obrei

uriola.eus 2016ko uzt. 6a, 12:00
cadenaser.com

Altuna y Uria S.A. merkataritza-etxeak 12 hilabeteko epean amaituko ditu Zamakola haurreskolako obrak; aurreko enpresa adjudikaziodunak bertan behera utzi zituen lanak hormigoizko egitura egin ondoren.

Oraingoz, orubean hormigoizko egitura ikus daiteke. Aurreko adjudikaziodunak bertan behera utzi zuen obra, hasi eta 5 hilabetera, proiektua aldatzea eskatu eta gero. Udalaren eskariak gorabehera, enpresak obra uztea erabaki zuen 2015eko hasieran eta Udalak kontratua amaitutzat jotzeko tramiteak egin zituen, beste adjudikazio bat eginda.

Lanak urtebete baino gehiago geldi egon ondoren, Udalak lehiaketara atera ahal izan zuen obra, proiektu berberarekin egiteko. Hamar enpresa aurkeztu ziren lehiaketara. Altuna y Uria SA merkataritza-etxea izango da lanak egingo dituena.

Haur-eskola auzotarren eskaria da, Abusuko jaiotza-tasak gora egin duelako azken urteotan. Hartara, 2014an hiru solairuko eraikin berria egitea erabaki zen, plazen eskaintza bikoizteko asmoz.

Haur-eskola berri hau Abusuko Zamakola Juan Delmas herri-ikastetxearen ondoan dago. 16 plaza izango ditu urte batetik beherakoentzat eta 26 plaza 1-2 urtekoentzat. Sukaldea, jantokia eta jolastokia ere izango ditu. Abian izango da 2017-2018 ikasturterako.