Ditugun hedabideak, nahi ditugunak eta behar ditugunak izenburua du Leire Palaciosek zuzentzen duen Meatzaleak egitasmoko gaurko saioak.
Aurreko bi ikasturteetan egindako hausnarketei jarraipena eman nahi diogu. Aurreko jardunaldietan hasi genuen bidea jarraitu, asko izan ginelako elkartu ginenak eta asko izan zirelako landu, hausnartu eta konpartitu genituen gaiak: sexualitatea, maitasuna, harreman osasuntsuak… Aurten ere Bilboko Bilgune Feministatik, otsaila ardatz hartuta eta hiru astez tailer edota tertulia bat proposatu nahi dugu zuokin guztiokin konpartitzeko.