TTIP/CETA ez! Herriek erabaki lemapean eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP-CETAren aurkako plataformek deituta hainbat mobilizazio egin zituzten urtarrilaren 21ean, besteak beste, Bilbon. "Oraingoan, CETA akordioaren alde dauden alderdien aurrean" mobilizatzera dei egin dute.
Xabier Olarra idazle eta itzultzaile tolosarra eta Harkaitz Cano idazle lasartearra izango dira bihar, asteartea, hilak 14, Bidebarrietako liburutegian gonbidatu. Euskal literaturaz eta itzulpengintzaz jardungo dute, Urtzi Urrutikoetxeak moderatutako saioan. Hitzordua 19.30ean hasiko da eta streamming bidez jarraitzeko aukera izango da: kulturguneatb.eus
Aurreko bi ikasturteetan egindako hausnarketei jarraipena eman nahi diogu. Aurreko jardunaldietan hasi genuen bidea jarraitu, asko izan ginelako elkartu ginenak eta asko izan zirelako landu, hausnartu eta konpartitu genituen gaiak: sexualitatea, maitasuna, harreman osasuntsuak… Aurten ere Bilboko Bilgune Feministatik, otsaila ardatz hartuta eta hiru astez tailer edota tertulia bat proposatu nahi dugu zuokin guztiokin konpartitzeko.