Ekologistak Martxan eta Zazpi Kaleetako Auzokide Elkarteak antolaturiko argindarraren fakturaren inguruko tailerrera gonbidatzen zaituztegu.
William Shakespeareren aztarna birritan sentituko da Arriaga Antzokian aste honetan. Bihar, otsailak 14, Pabellon 6 aretoko Compañía Joven izenekoak, Ramon Barearen zuzendaritzapean, Romeo y Julieta eskainiko du. Eta ostegunean, hilak 16, Declan Donellanen aginduetara, Shakespeareren The winter’s tale (Neguko ipuina). Hitzordua 20:00etan eta ingelesez izango da, euskarazko eta gaztelaniazko gain-tituluekin.
Otsailak 16 osteguna | 21:00 Azalera taldea akustikoan
Aurreko bi ikasturteetan egindako hausnarketei jarraipena eman nahi diogu. Aurreko jardunaldietan hasi genuen bidea jarraitu, asko izan ginelako elkartu ginenak eta asko izan zirelako landu, hausnartu eta konpartitu genituen gaiak: sexualitatea, maitasuna, harreman osasuntsuak… Aurten ere Bilboko Bilgune Feministatik, otsaila ardatz hartuta eta hiru astez tailer edota tertulia bat proposatu nahi dugu zuokin guztiokin konpartitzeko.