Otsailaren 19an, Salbatzaile Dantza Taldeak Mundaka, Oria eta Lantzeko inauteriak berpiztuko ditu Kastaños auzoan.
Otsailaren 18ean Deustualdeko Txotx Irekiera egingo dugu Mullerenean. Ohi lez, sagardoa, gazta, irasagarra eta gaztainak egongo dira. 20:00etan hasiko da! Etorri mozorrotuta!
Aurreko bi ikasturteetan egindako hausnarketei jarraipena eman nahi diogu. Aurreko jardunaldietan hasi genuen bidea jarraitu, asko izan ginelako elkartu ginenak eta asko izan zirelako landu, hausnartu eta konpartitu genituen gaiak: sexualitatea, maitasuna, harreman osasuntsuak… Aurten ere Bilboko Bilgune Feministatik, otsaila ardatz hartuta eta hiru astez tailer edota tertulia bat proposatu nahi dugu zuokin guztiokin konpartitzeko.
40 urte beteko dira aurten Deustuko inauteriak ospatzen hasi zirenetik. Gauzak horrela, otsailaren 17tik 19ra bitartean, hiru eguneko egitarau zabala prestatu dute auzoa jai giroan murgiltzeko. Herritarrei mozorroak jantzi eta plazara ateratzeko deia luzatu diete.