"25 urte eta haZSten" eguna berotzeko, Giltxikaro antzerki taldeak 'Adarretatik zintzilik' antzezlana jokatuko du Mullerenean 20'30ean.
Mauri-Apolo Bertso Sariketak bigarren aldia izango du aurten, martxoaren 31n. Afalosteko saioa izango da Barrenkale Barreneko Iñakiren Tabernan. Iazko txapeldunak, Eneko Abasolo "Abarkas"ek kantatuko du beste hiru lagunekin: Malen Amenabar, Aitor Esteban "Garrote" eta Arkaitz Zipitria "Zipi".
Gaur, hilak 31, ostirala, 19:00etan, Santutxuko Udaltegian, Refugiados, camino a ninguna parte dokumentala eskainiko du Ongi etorri errefuxiatuak plataformak. Unax Blanco dokumentalaren zuzendaria bertan egongo da eta emanaldiaren ostean, solasaldia egongo da ikusleen eta Blancoren artean. Emanaldirako sarrera doakoa izango da.
Gaur hasi eta martxoaren 31ko BBK Salako final handiarekin amaiera emango zaio Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK txapelketari. Aurtengoa, 25. urteurrena du txapelketak.
TRADENER taldeak Energia trantsizioa eta demokrazia - Hemen eta Hegoaldean mintegia antolatu du martxoaren 30 eta 31rako, EHUren Sarrikoko eskolan dagoen Europa Etxean, Bilbon. Ekologistak Martxaneko, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako eta EHUko hainbat ikertzaile eta ekintzailek osatzen dute TRADENER.
Santutxu-Txurdinagako Euskararen Asteak urtero urtero euskararen inguruan ahalik eta jende gehien biltzea du xede. Auzotar txiki zein handi. Ikastetxeen barruan eta kalean. Aurten ere, ohiko egitarauari ekitaldi berriak eransteko apustuari eutsi diote.