'Maletak' ikuskizuna eskainiko dute Arriagan Kepa Junkerak, Sorginak eta hainbat gonbidatuk

  Kultura-aisialdia  Bilbo

'Maletak' ikuskizuna eskainiko dute Arriagan Kepa Junkerak, Sorginak eta hainbat gonbidatuk

Guztira sei dira Korrika Kulturalak eskainiko dituen estreinaldiak. Horietako bat da igandean, hilak 19, Arriaga Antzokian Kepa Junkerak eta Sorginak taldeak eskainiko dutena hainbat gonbidaturekin batera. 

Bilboko Aratusteak badatozela ospatu genuen atzo Erriberako Merkatuan

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Bilboko Aratusteak benetako Aratuste handiak izateko lanean dabiltzan eragileak elkartu ziren atzo lankidetza hori indartzeko eta elkarren berri izateko Erriberako Merkatuan. Asteburuan baituko dira aratusteak kopla txikien lehiaketarekin (larunbata) eta pontxe eta torrada banaketarekin (igandea). Bazetozela behin eta berriro esan digute eta jadanik gainean ditugu Bilboko 2017ko aratusteak. Atzo, Erriberako merkatuan bildu ziren Bilboko aratusteak posible egiten duten eragile guztiak. Erriberako merkatuko arduradun eta komertzianteetatik hasita, Jai batzorde mistoa […] Leer más

Loli Astoreka: "Taula ganean dana ahazten jata"

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Loli Astoreka izan da Lau Haizetara saioko lehenengo gonbidatua. Bizitza topera bizitzen dauala azaldu deusku eta lanean, taula ganean dagoanean, ez dagoala sufrimendurik, ez minik, ez gaisotasunik. Pozik dago taula ganean eta bertan ahazten jako dana. 

Garai berrirako esparru berri bila euskal hedabideentzat

 Bilbo

Garai berrirako esparru berri bila euskal hedabideentzat

Azken asteotan hainbat jardunaldi antolatu dira Bilbon euskal hedabideen orainaz eta geroaz hausnartzeko. Otsailaren 22an, Euskal hedabideak, itun bila jardunaldian euskal hedabideen kartografia osatzeko, euskal hedabideen garrantzia azpimarratzeko eta diru laguntzetatik itunera eman diren hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izango da. Besteak beste, garai berrirako hedabideek eta administrazioek esparru berria sortzeko proposamena egingo dute.

Futbolaren alde polit zein mikatza

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Athleticek 3-2 irabazi zion Apoeli baina errenta handiago batekin joatea merezi izan zuen Europa Leaguea berriz ere hasten zen taldeIrakurri gehiago

Mozorroa jantzi eta dibertitu

  Jaiak  Bilbo

Mozorroa jantzi eta dibertitu

Gaurtik igandera arte Deustu, Errekalde, Otxarkoaga, San Inazio, Ibarrekolanda eta Kastaños auzoetan aratusteak ospatuko dituzte. Horretarako beren-beregi jarduera piloa antolatu dituzte. Mozorroa jantzita dibertitzea helburu. 

14 eta 25 urte bitarteko gazteek ‘Zure estiloari eutsi’ rap lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute

14 eta 25 urte bitarteko gazteek ‘Zure estiloari eutsi’ rap lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute

Abian da 'Batalla por tu estilo-Zure estiloari eutsi', 14 eta 25 urte bitarteko gazteen trebetasuna inprobisatutako saioetan (free style) neurtuko duen rap lehiaketa. Lehiaketa modalitate bitan egingo da (euskaraz eta gaztelaniaz); balioak sustatu nahi ditu eta raparen irudi positiboa eta sortzailea transmititzea, adierazpen kulturala den neurrian.

Zirkulazio aldaketak Deustun eta San Inazion aratusteen ondorioz

  Oharrak  Deustualdea

Zirkulazio aldaketak Deustun eta San Inazion aratusteen ondorioz

Udalak jakitera eman duenez, larunbatean trafikoa etengo dute San Inazion eta igandean Deustuan, aratusteen desfilea dela eta.

Estereotipoetatik ihes egiteko adibide gehiago

  Euskara  Bilbo

Estereotipoetatik ihes egiteko adibide gehiago

Bilbo Zaharra euskaltegiak urteko bigarren hiruhilekoaren baitan hiru saio antolatu ditu Estereotipoetatik ihesi gaia abiapuntu hartuta. 

Oinezkoak ez harrapatzeko kanpaina abiatuko du Udaltzaingoak

  Oharrak  Bilbo

Oinezkoak ez harrapatzeko kanpaina abiatuko du Udaltzaingoak

Datorren astelehenean, otsailak 20, hasi eta hilaren 26ra, igandea bitartean, Bilboko Udaltzaingoak, Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren jarraibideekin bat eginda, hiriko bideetan harrapaketak saihesteko berariazko prebentzio-kanpaina egingo du.

Asier Serranok partekatzen ez diren sentimenduei buruzko ikuskari literario-musikala eskainiko du

Asier Serranok partekatzen ez diren sentimenduei buruzko ikuskari literario-musikala eskainiko du

Arriagako Gelatxoen hurrengo protagonista Asier Serrano izango da, 'Literatura eta Musika Euskaraz' zikloaren baitan. Serrano idazle gisa ezaguna da eta baita musikari bezala, izan ere Lorelei pop taldearen buru izan zen duela urte batzuk. Datorren asteartean, otsailaren 21ean, 20:00etatik aurrera, bere Linbotarren itzalak ate ostean izenburuko emanaldia gauzatuko da Arriaga Antzokiko foyerrean.

Joan-etorriko internazionalismoarekin bat egiteko deia luzatu du Askapenak

  Jendartea  Bilbo

Askapena erakunde internazionalistak 30 urte betetzen dituen honetan, betiko dinamikarekin jarraitu nahi dute, munduko prozesu emantzipatzaile ezberdinak ezagutu eta Euskal Herrian jakitera emateko.

Izaskun Arruzazabala: “Uribarri auzoa gogotsu dago euskararekin eta Korrikarekin”

  Euskara  Uribarri

Izaskun Arruzazabala: “Uribarri auzoa gogotsu dago euskararekin eta Korrikarekin”

Uribarriko Korrika Batzordea aktibatu berri da. Lehen bilera irekia "oso arrakastatsua" izan da. Tanttaka euskara taldeko kideek antzeman dute auzoan bi urterik bi urtera, Korrikatik Korrikara, handitu egiten dela auzoaren inplikazioa. Gero eta eragile gehiago animatzen dira parte hartzen.

Entzun! Ozen heldu da!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Entzun! Ozen heldu da!

Aurreko ostiralean denbora luzez prestatzen ibili ginen eguna ospatu genuen. Iazko udaberrian egindako lehen bileratik eta artazi eta kola, autoarekin gora eta behera eta erratza eskuan pasatu ditugun tarteetatik igarota, heldu ginen Ozenen aurkezpenera.

Herri kirol jaialdi desberdinak 2017rako

 Bilbo

Herri kirol jaialdi desberdinak 2017rako

Aizkolariak, harrijasotzaileak, harri-zulatzaileak, soka-tiralariak… horiek izango dira herri kiroletako hogei bat erakustaldi eta txapelketako protagonistak. Udalak programatu dituen jarduerak auzoetatik banatuko dira, bai eta Aste Santuko Basque Fest jaialdirako eta Aste Nagusirako antolatu diren emanaldietan ere.

"Bikain" kalifikazioa Bilbobusentzat

  Jendartea  Bilbo

"Bikain" kalifikazioa Bilbobusentzat

Seigarren urtez jarraian, puntuazio onarekin amaitu du urtea Bilbobus hiri-garraioaren udal zerbitzuak. Bilbobusen erabiltzaileek “bikain” nota jarri diote zerbitzuari eta % 30ek uste du hobetu egin dela bere kalitatea 2015arekin alderatuta.

Sabeco Banaketako langileek kalejira egin dute Bilboko saltokietatik enplegu suntsiketak salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Sabeco Banaketako langileek kalejira egin dute Bilboko saltokietatik enplegu suntsiketak salatzeko

Sabeco Banaketa S.L. enpresak (SIMPLY dendak), langileen kontrako neurriak hartzeko asmoa adierazi du balizko salmenten jaitsiera argudiatuz. Izan ere, denda batzuen itxiera posibleaz gain (eta honen ondorioz emango liratekeen kaleratzeak), enpresak denda batzuen egungo funtzionamendu eredua aldatzeko nahia ere adierazi dio langileei.

Ebaluazioa eztabaidara ekarriko du HPTk

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Ebaluazioa eztabaidara ekarriko du HPTk

Larunbat honetan "ebaluazioa eztabaidara" ekartzeko asmoa du Hezkuntza Plataformen Topaguneak, Gasteizen. Goiz osoa hartuko duen topaketak hezkuntza sistema guztia bustitzen duen ebaluazioaren gaia jorratu nahi du modu herritarrean.

'Ohiberritze' ikuskizunak Zuberoako pastoral baten hoberena erakutsiko du larunbatean Arriagan

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

'Ohiberritze' ikuskizunak Zuberoako pastoral baten hoberena erakutsiko du larunbatean Arriagan

Asteburuari begira Arriagak hainbat ikuskizun eskainiko ditu. Larunbatean, Ohiberritze ikusiko dugu, Atharratze Sorholüzeko herriak antzeztutako Jean Pitrau pastoralaren 12 eszena jasotzen dituen lana eta igandean, Kepa Junkera Sorgiñak taldearekin arituko da antzokia girotzen.

Peña Deusto: taupada zurigorriak, auzotik mundura

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Adinez nahiko gaztea izan arren, peña mitikoetako bat da Peña Deusto. Europan zehar egindako bidaiak ezagun egin dira; peñen arteanIrakurri gehiago