Achuri Zuri-beltzean: Atxuriko argazki zaharrak batzeko kanpaina

uriola.eus 2014ko ots. 25a, 17:12
ATXURIGORRIk (Atxuritarren bizi kalitatea hobetzeko eta entidade eta administrazio publikoaren aurrean auzoa ordezkatzeko eta defendatzeko Auzo Elkartea), bertako oroimen historikoa eskuratzeko lan ildoari jarraiki, "ACHURI ZURI-BELTZAN" ekimen partehartzailea abiarazi du. Honen bidez Atxuri auzoko argazki zein ikusentzunezko irudien bilduma osatu nahi dugu eta erakusketa zabal bat disfrutatzea.

Ekimenaren iraupena 2014ko apirilaren 30ra artekoa izango da eta parte hartu nahi duenak honako bide bi hauek ditu:

1) Digitalizatutako materialearen kasuan info@atxurigorri.org  helbidera bidaliz.

2)Paperezko argazkien kasuan Bidegintza-ra eramanez (Enkarnazio Kalean, 6. Zbk. behekoaldean, tel. 94 432 9123 bidegintza@bidegintza.org ) martxoaren 3tik 7ra eta 09.30 am eta 20.00 pm ordutegian. Momentuan eskaneatu eta itzuliko dituzte argazkiok, bertan agertzen diren pertsonak, egilea, urtea eta gainontzeko datuak erroldatu ondoren.

ATXURIGORRIk auzokideen partehartzea eskatu eta sustatu nahi du, auzoaren izaera eta ezaugarriak hobeto ulertarazten dituzten irudien bidez, joandako sasoiak berreskuratzeari garrantzitsua deritzotelako