Iñaki Azkunaren heriotza

Hainbat pertsona hurbildu dira Santiagora Azkunari azken agurra ematera

uriola.eus 2014ko mar. 24a, 14:22
Herritarrak eta alor ezberdinetako ordezkariak batu dira eguerdian Santiago katedralean, Iñaki Azkunaren aldeko hileta elizkizun publikoan. Igandean irteera meza egingo zaio Begoñan.

Goizeko lehen orduetan jendea Santiago plazara hurbiltzen hasi da Iñaki Azkuna Bilboko alkate zenari azken agurra emateko. 12:00etarako, plaza eta inguruko kaleak beteta egon dira; baita Plaza Barria ere, bertan pantaila erraldoia jarri baitute meza zuzenean ikusi ahal izateko. Hiritarrez gain, alor ezberdinetako ordezkariak ere Bilbora gerturatu dira, besteak beste, Guardia Zibilaren, Espainiako Poliziaren, Udaltzaingoaren, eta armadaren buruak, Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Iñigo Urkullu, Ibon Areso Bilboko alkatea edota Espainiako printzeak.

Iñaki Azkuna ostegun arratsaldean zendu zen 71 urte zituela, minbiziaren ondorioz. Geroztik lau eguneko dolua egin diote. Irteera meza, igandean izango da Begoñan.