Badatoz Maison 13ko etxebizitza jardunaldiak

uriola.eus 2014ko eka. 5a, 11:00
Maison 13k, Alde Zaharrean dagoen gune aske berriak, etxebizitza eskubidearen inguruko jardunaldiak eskainiko ditu gaur eta bihar. Gauzak horrela, antolatu dituzten eztabaida eta dinamika ezberdinetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Aurreko ostiralean, maiatzaren 30ean, ireki zituen bigarrenez ateak Maison 13k. Oraingo ibilbide berriari ekiteko, etxebizitzaren inguruko arazoak aztergai izango dituen jardunaldiak egingo dituzte gaur, ekainak 6, eta bihar larunbatean, ekainak 7.

Egitaraua

Ekainak 6, ostirala
18:30etan "Argumentario"aren Aurkezpena
19:30etan "Ateak Zabalduz" dokumentalaren proiekzioa eta eztabaida (Juanmi Gutierrez)
 
Ekainak 7, larunbata
10:00etan Sarrera
10:30etan Hamaiketakoa
11:00etan Mahai tematikoak: Etxebizitza eta...Generoa / Migrazioak / Gentrifikazioa / Kaleratzeak / Okupazioa
13:00etan Atzedena
13:30etan Autogestiorako tailerrak (aurre-inskripzioa)
15:00etan Bazkaria "de traje" (etxetik ekarri eta elkarbanatuko dugu)
17:00etan Mahairik mahaiko ideia zaparrada
17:30etan Proposamenetarako lantaldeak19:00etan Ideien bateratze orokorra
19:30etan Pikoteoa
20:00etan Dinamika-antzerkia: Non dagoz giltzak?

[2014/05/21] La Maison eraikina berriz ere okupatu dute

[2014/05/30] Gaur irekiko dituzte Maison 13 etxe okupatuko ateak