'Goazen gudari danok… Arkeologia eta memoria historikoa' erakusketa Bilbon

uriola.eus 2014ko abe. 18a, 08:30

Erakusketari orain artean ikusi gabeko beste atal bat erantsi zaio, arkeologiari dagokiona. Edozein aro historiko ikertzeko metodo gisa arkeologia baliagarria dela ezagutuko dute erakusketako bisitariek.

Gaur, osteguna, abenduak 18, 18:00etan (10:00etan hedabideentzat), Bizkaiko Arkeologi Museoak (Mallona Galtzada 2) 'Goazen gudari danok… Arkeologia eta memoria historikoa. Askatasun bidean Zirardamendi-Aiastia (San Migel) Elgoibar, 1936, En defensa de la libertad' erakusketa ibiltaria inauguratuko du Bilbon.

Erakusketa Sabino Arana Fundazioak antolatu du, zenbait udalekin eta beste instituzio eta beste kultur erakunde batzuekin, besteak beste, Aranzadi Elkartearekin eta Sancho de Beurko Elkartearekin elkarlanean. Erakusketa beste programa baten barruan dago, zehazki Zirardamendi-Elgoibar frontean, 1936ko irailean, gertatu zen guduaren oroitzapenezko ekitaldien egitarauan, zeinen bidez, gainera, gorazarre egin nahi baitzaie orduan hil ziren milizianoei eta gudariei, haietariko asko bizkaitarrak. 

Datorren otsailaren 28a bitartean ikusi ahalko da erakusketa Arkeologia Museoan.

Bizkaiko Arkeologi Museoa