Alde Zaharreko bizi kalitatea hobetzeko plana abian du Udalak

uriola.eus 2015ko urt. 30a, 13:00

Hobekuntza-planaren jarduketek hiru oinarri dituzte auzokide eta merkatariekin 2009an hasi zen zuzeneko prozesu parte hartzailearen ostean: antolaketa, merezi duen balioa ematea eta zerbitzuak hobetzea. Jarduketen artean Plaza Barrian argikuntza eta zoladura hobetzea dago, baita edukiontzi batzuk lur azpian sartzea, Areatzan gazteentzako jarduera askotako gune bat jartzea ere.

Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak Uri Zaharra hobetzeko plan bat prestatu du, aldeak dituen aukerak indartzeko eta auzokideen bizi-kalitatea hobetzeko. Hobekuntza-planak kontuan hartu ditu aldearen berezitasunak eta erabilerak. Egoitza-izaera handia du baina, aldi berean, jarduera ekonomiko handia ere badu, batez ere dendei eta ostalaritzako establezimenduei dagokienez. Uriaren erdigune historikoa da eta ondare handia du. Jarduketek hiru oinarri hauek dituzte: antolaketa, merezi duen balioa ematea eta zerbitzuak hobetzea.

Uriraren erdigune historikoak oinarrizko alderdi batzuk bermatu behar dira; esate baterako, zirkulazioa, bidezaintza, edukiontziak lur azpian sartzea eta abar.

 

Uri Zaharra benetan oinezkoen alderdia izateko plana

Zuzeneko prozesu parte hartzailearen bitartez eta auzokide eta merkatariekin mantendutako 8 biltzar baino gehiagorekin Alde Zaharraren oinezkoen alderdiaren izaera, jendeak horren berri ez duelako edo arauak betetzen ez dituelako, hobetu daitekeela jakin zen. Uri Zaharra benetako oinezkoen alderdi bihurtzeko plan aitzindaria jarri zen martxan eta 2015eko otsailean amaituko da. 2014ko ekainetik abendura arte 400 ekarpen jaso ditugu. Orain behin betiko erregimena erabaki behar da eta horretarako auzo eta merkatarien elkarteekin lan egin beharko da, baita erabilera zibikoen batzordearekin ere. Datu-base bat burutuko da matrikulen kontrol automatikoari begira eta Uri Zaharrean ibilgailuak sartzeko baimenen izapideak arinago eta malguago egingo dira, beti ere Alderdi Historikoaren oinezko izaera indartze aldeko ahalegina aintzat hartuta. Ildo honetan, helburua honako hau da, erregimen berria 2015ean indartzean jartzea, beharrezkoak diren irtenbide konstruktibo eta teknologikoak oinarri direla.

 

Areatzako ekitaldien kontrolerako plana

Orekaren bila, Bilboko Udalak ahal den neurrian Areatzako erabilerak antolatzea ere erabaki du. Auzotarrak egoteko lekua izatea, batetik, eta espazio publikoko ekitaldiak, bestetik, orekatu behar dira Areatzan. Areatzako kaiaren jarduera esparrurako honako neurri zehatzak jar zitezkeen martxan:

- Afektazio akustikoak gutxitzea: megafonia behar-beharrezkora mugatuko da bolumen eta ordutegien bitartez.

- Fatxada eta faroletan neurgailuak instalatuz kontrolatzea.

- Espazioaren okupazioa ahalik txikiena izatea.

- Programatutako jardueren beharretarako mugatutako azpiegituren kontrola.

 

Edukiontziak lurpean sartzea

Labergerie eta Goikolau Kobaren kaleetan zabor-edukiontziak lehen fase batean kendueta konpaktagailu bat jarriko da lur azpian, inpaktua txikiagoa izateko. Eragina askoz ere txikiagoa izango da, bilketaren maiztasuna txikiagoa izango delako eta bilketa kamioiak txikiagoak izangho direla. Lur azpiko konpaktagailuak 6 edukiontziren adinakoak izango dira. Aurrekontua 300.000 euroko izango da eta epea 1,5 hilabetekoa. Helburua 2015ean betetzea da, Peatonalizazio Erangikorraren Planarekin batera.

 

Plaza Barriko zoladura berritzea

Obra eta Zerbitzuen Sailak Plaza Barriko arkupeetako zoladura berritu du. Guztira, 1.350 metro karratu baldosa aldatu dira. Aurrekontua: 300.000 euro. Lanak urrian hasi eta abenduan amaitu dituzte.

 

San Anton zubiaren eta Erribera Merkatuaren bide-gurutzea hobetzea

Alde horretako oinezkoentzako pasabideak berrantolatuko dira, distantziak txikiagoak izateko eta jendeak galtzada behar ez den lekutik ez gurutzatzeko. Oinezkoentzako pasabide beheratu bat jarriko da eta dauden pasabideak lekuz aldatuko dira benetako desplazamenduak zeintzuk diren kontuan hartuta.  Lanak egiteko epea 2 hilabetekoa izango da eta martxoan hasiko dira. Aurrekontua: 180.000 euro.

 

Uri Zaharrari merezi duen balioa ematea

Obra eta Zerbitzuen Saila lanean ari da Uri Zaharreko jarduera ekonomikoaren eta auzotarren jardueraren arteko oreka lortzeko. Jarduketa hauekin erabilera ezberdinen bizikidetza erraztuko da:

Plaza Barrian, Unamuno plazan, Iturribide hasieran eta Tomas Meabe plazan segurtasuna indartu eta apaindura balioaren aldeko apustua egi da, azken belaunaldiko led argiak jarrita eta kontsumoa erabat murriztuz. Inbertsioa 550.000 euro ingurukoa da eta bi astetan bukatuko dira lan hauek.

Plaza Barria leku garrantzitsua da Zazpi Kaleetan. Egoiliarrak ez ezik turistak bertara joateko lekua ere bada. Hori dela eta, Uriko Bihotzaren apaindura argien proiektua garatzen ari da.

Plazako fatxada nagusiaren eta arkuen balioa handitzea da. Argiteria orokorrean indartzeko 180 argi eraginkor eta apaingarriak jarriko dira. Arkupeetan, zoladura aldatzeaz gain, efizientzia energetikoko 74 ekipo berri jarri dira. Argiak jarri dira, lurrean sartuak, LED berriak erabiliz. Argi gehiago eta kutsadura gutxiagoko argiak dira, 66 unitate. Arkuetan LED teknologiako 66 unitate jarri dira, plaza edertzeko. Fatxadei ere zuzenduta egongo dira argi batzuk, estetika hobetzeko. Guztira 66 luminaria. Sarreretan ere argikuntza hobetu da.

Tomas Meaben, Iturribide kalearen hasieran eta Unamuno plazan, plaza barrian egin bezala, argiak hobetuko dira. Unamuno plazan ere argiak hobetuko dira. Unamuno plazako fatxadetan argia egongo da estetika hobetzeko eta LED luminariaz fatxadei balioa emateko. Unamuno plazako gainerako argiak ere aldatuko dira eta horien ordez efizientzia handiagokoak jarriko dira. Tomas Meabe kalean ere farol klasikoak jarriko dira, ematen duten argiaren eta kontsumitzen duten energiaren ikuspuntutik efizienteak.

 

Zerbitzuak hobetzea

Obra eta Zerbitzuen Sailak auzotarren eskaerak kontuan hartu ditu eta Uri Zaharrean egoiliarrak ilusionatuko dituzten proiektuak jarri nahi ditu abian, uriaren aukeren osagarriak izan daitezen proiektuak burututa.

Uri Zaharreko auzotarrek umeentzako jolasguneak eskatu dituzte. Obra eta Zerbitzuen Sailak horri erantzunez, dauden jolasguneak birplanteatu ditu eta jolasgune berri bat egokitu du.

 

Gazteentzako jarduera askotako aldea

Instalazioa erraz jartzeko eta kentzeko modukoa da, ekitaldi asko antolatzen diren aldean dagoelako. Obra eta Zerbitzuen Sailak behin-behineko jolasak jarriko ditu, ordubetean ken daitezkeenak. Jarduera askotako aldea da eta dagoen asmoa gazteak aldean integratzea da. Gazte-talde bat baino gehiago aritu ahalko dira aldi berean espazio ezberdinetan. Guztira azalera de 50 x 12 metrokoa izango da eta elementu hauek egongo dira bertan: jolasgune itxia, erabilera askotarako dena, taldeka jolasteko edo kirol egiteko eskala txikian. Letra batzuk jarriko dira ‘Areatza’ hitza eratuz. Letra horiek erabili ahalko dira jolasteko. Perimetroan jarlekuak egongo dira, 4 lore-aska, egoteko gune bi (partxisean, xakean, dametan,.. aritzeko).

Jarduera askotako gune hau egiteko aurrekontua 150.000 eurokoa izango da eta otsailean jarriko dute gunea.

- Areatzako Kioskoaren ondoko jolasgunean jolas gehiago

Lehendik egondako jolas batzuk berriro jarri dira, 4 elementu berrirekin batera. Segurtasuneko gomazko azalera orain handiagoa da; 135 metro karratu gehiago egokituta. Gainera, umeen jolasguneak ziurtagiria eta homologazioa lortu ditu. Jolasgunea handitzeko aurrekontua 110.000 eurokoa izan da.

- Udaletxeko zubiaren ondoan jolas gehiago

Lehendik egondako elementuei gora eta behera egiten duen kulunka bat eta 2 eta 8 urte bitarteko umeentzako jolas askotako elementu bat gehitu zaizkie. Segurtasuneko gomazko azalera handitu da, orain 146 m2 daude. Segurtasuneko perimetroko hesia ere handitu da. Seinale-kartela ere aldatu da eta alde horretako jolasgunearen segurtasuneko ziurtagiria lortu da. Amaituta dago lana eta horretarako aurrekontua 38.326,44 eurokoa izan da.

 

Itxaropen kaleko frontoiaren ekipamendua

Zazpi Kaleetako geltokia eraberritu behar da metroaren 3. linea dela-eta. Horrek eragina du Itxaropen kaleko frontoian. Politika publikoetarako izango da libre geratuko den lurra, auzoko hiritarren eskaerei erantzuna emateko eta 2015ean zehar egitarau funtzional bat garatzeko beti ere, geltokiaren betetze epeekin koordinatuz.

Guztira, Obra eta Zerbitzuen Sailak 300.000 euro inbertitu du jarduketan horietan guztietan. Uri Zaharra horrela hobetuko da eta auzotarren bizi-kalitatea ere hobea izango da.

 

Merkataritza eraberritzeko Surbisaren plana

Obra eta Zerbitzuen Sailak Bilboko Zazpi Kaleetan jarduera ekonomikoa eta komertziala sustatu nahi izan ditu. Dauden negozioak indartu, jarduera ekonomikoak eta negozio estrategikoak erakarri eta monumentu-multzo honen erakarpen komertzialari merezi duen balioa ematea da kontua. Horretarako neurri hauek burutu dira:

- Dendariei edo merkatariei laguntzeko bulegoa.

- Aholkularitza teknikoa eta hirigintza eta administrazio-tramitazioaren arlokoa.

- Ekintzaleei eta merkatariei lagun egitea, administrazio–izapideak errazteko.

- Dauden lokalak eta negozioak hobetzeko eta birkualifikatzeko laguntza.

- Lokal komertzialen jabeekin bitartekaritza.

- Erabili gabe dauden edo gutxi erabiltzen diren azalerak mugitzeko kudeaketa proaktiboa:

- Jarduera ekonomiko estrategikoa erakartzea.

- Kokalekuei, bideragarritasunari eta diseinuari buruzko aholkularitza.

- Administrazio-izapideak errazteko lagun egitea.

- Sustatzeko neurri ekonomikoak. 

Bereizgarri bat ere prestatu da Uri Zahar hurbil eta atsegina, egoiliarren, bisitarien eta kontsumitzaileen ongi-izatean oinarritutakoa identifikatzeko. Sarean dauden komertzioak identifikatzeko balioko du. Helburua Zazpi Kaleetara joaten diren pertsonei doako erosotasun batzuk erraztea eta eskaintzea da.

 

Zerbitzuak

Hartu atsedena: Sofa edo jarlekuren bat edukiko duen espazioa, produktuak erosteko konpromiso barik aldi batez erabiltzeko.

Seinentzako gunea: Seinak dituzten familientzat. Bularra emateko, pixoihalak aldatzeko eta abarretarako leku egokia.

Umeentzako gunea: Jolasgunea, umeak olgetan egoteko helduek erosketak egiten dituzten bitartean.

Denda Atseginen Sarearen proiektua Surbisak Zazpi Kaleetako merkataritza biziberritzeko sustatzen duen planaren barruan dago. Surbisak dendariekin harremanetan egon da proiektuaren berri emateko, laguntza emateko eta behar duten aholkularitza eskaintzeko. Hori sarean sar daitezen animatzeko eta ekimen horren bidez Zazpi Kaleei bultzada komertziala emateko.

 

2014ko balantzea

2014aren amaieran, Zazpi Kaleetan irekita dauden lokalak gero eta gehiago direla ikusi da. Gaur egun guztien %84 dira zabalik daudenak. Joera hori handiagoa da Surbisak biziberritze komertzialerako lehenetsitako kaleetan. Zazpi Kaleetan urte bitan, 2013ko urtarriletik 2014ko abendura arte, itxita dauden lokalak %21 izatetik %18 izatera pasatu da.

Ostalaritza izan da gehien hazitako arloa, eta horren barruan taberna-jarduera izan da gehien hazi dena. Gaur egun negozio guztien %20,30 dira tabernak.

Merkataritzari dagokionez, azken urtean oihalen, larruen eta osagarrien arloa apur bat hazi da (%25,61) eta azpisektorerik nagusiena izaten jarraitzen du. Horren ostean, elikaduraren arloa dator (%12,92), komertzioen artean gero eta pisu handiagoa duen azpisektorea izanik.