2015/03/08 19:00

Kontzertuak

Egunsentiaren kantak

Egunsentiaren kantak
Arriaga Antzokia, Bilbo

Iparraldea eta Hegoaldea musikaren bidez uztartzen dira “Egunsentiaren kantak” proiektu berrian. Pier Paul Berzaitz zuberotarrak sustatu du errezitaldi kolektibo hau. Berzaitzek formula berri bat proposatzen digu bederatzi artista batuko dituen ikuskizun batean: kantariak eta musikariak; gizonak eta emakumeak; gazteak eta zaharrak; abesti berriak eta zaharrak.

Besteak beste, Estitxu Pinatxok, Magali Zubillagak eta Erramun Martikorenak parte hartuko dute martxoaren 8an, 19:00etan, Arriagan egongo den kontzertuan.