Ehungintzako esplotazioa salatu du Emakumeen Mundu Martxako IV. ekintzak

uriola.eus 2015ko api. 24a, 15:55
Argazkiak: @emakumemartxa

Emakumeen Mundu Martxak nazioarteko IV. ekintza antolatu du gaurko egunean, apirilak 24. Oraingoan, 2013an Savar hiriko (Bangladesh) Rana plazan eraikin bat erortzean 1.000 emakumetik gora hil eta zauritu zirela gaitzetsi dute. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute.

Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean antolatu ditu ekintzak Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak IV. nazioarteko ekintzan. Aurten "Rana plazak edonon daude!" izan da leloa eta beraz, 2013an, Bangladeshen, Rana plazan, lanean zeuden eraikina erortzean, ehungintzan, esplotazio egoeran zeuden 1.000 emakumetik gora zauritu eta hil izana salatuko dute.

 

Bilboko egitaraua

- 12:30 - 13:30. Zunbatoia + Ereite kolektiboa + komunikatuaren irakurketa. Plaza Biribilean. Ondoren Arropa Garbia ekintza zuzena.

- 18:00 - 20:30. Asanblada irekia La Bolsan.

- 20:45 - 21:00. Zunbatoia Arriagan.

- 21:00. Kalejira batukadarekin.