Bazter Fest: hip-hopa egiten duten emakumeei ikusgaitasuna emateko ekimena

uriola.eus 2015ko aza. 27a, 09:30

Eskina Femeninak eta Udalak Bazter Fest programaren lehenengo edizioa antolatu dute. Ekimenak helburu bikoitza du, Ibaiondoko barrutian dauden kultur eta gizarte arloko ekimenak ezagutaraztea eta bultzatzea eta emakumeek hip-hopean egiten duten lana, presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea.

Gaur, ostirala, 20:30etik aurrera, Hika Ateneoak hip-hop kontzertua jasoko du Nizuri Tazuneriren, La Basuren eta Sylaren eskutik. 'Aire es Vida' bere lehenengo diskoa argitaratu berri duen La Basu, Eskina Femenina proiektuaren arduradunetako bat da Aneguriarekin batera, eta bertan emakumeen alde ari dira hip-hop kulturaren barruan. Idazketa tailerrak eskaintzen dituzte eta ekitaldiak antolatzen dituzte eszenatokietara igotzea erabakitzen duten emakume guztiekin, musikaren barruan merezi duten lekua emanez.

Une honetan, Syla estatu mailako hip-hoparen emakumezko erreferente garrantzitsuenetakoa da. Bakarka egin duen eta 'Señorita Bueno' izena daraman bigarren diskoa kaleratu berri du, Frank T, Wöyza edo Lasai bezalako laguntzaileekin. Sarrera librea izango duen ostiraleko kontzertuan, bere azken lana ikus-entzuleen aurrean aurkeztuko duen Nizuri Tazuneri bikoteak ere hartuko du parte.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net helbidean

 

[2015/11/18] Emakumeak taula gainean jarriko ditu Bazter Fest jaialdiak