Unai Izquierdoren 'Naufragos' lana estreinatuko du Arriaga Antzokiak

uriola.eus 2016ko mai. 25a, 08:16

Unai Izquierdo bera, Reyes Moleres eta Diego Perez dira antzezleak, Felipe Lozaren zuzendaritzapean. Antzezlana gaur eta bihar, hilak 25 eta 26, eskainiko dute, 20:00etan bi egunetan.

Reyes Moleres Irene da, Diego Perezek antzezten duen Martinen ama. Une jakin batean, Unai Izquierdok antzezten duen Said sartuko da euren bizitzetan. Horiek dira Unai Izquierdok berak idatzi duen eta datorren asteazkenean, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Arriagako Gelatxoen barruan, estreinatuko den Naufragos antzezlanaren hiru protagonistak. Hurrengo egunean, ostegunean, beste emanaldi bat eskainiko da, ordu berean. 

Felipe Lozaren zuzendaritzapean, hiru antzezleek lan biluzia, apainketarik gabea, eskaintzen dute. Testuan oinarritutako jolas eszenikoa proposatzen dute, hitzetan oinarritutako arotzeria, proposamen eszenografiko xumearen gainean, umeentzako eraikuntza jolasa balitz bezala giro desberdinak sortzeko aukera ematen duen kubo sistemarekin. Giro horiek sortzeko orduan aipamen berezia merezi du Adrian Garcia de los Ojosek eskaintzen duen musikaren babesak. 

Eszenen eta bakarrizketen bitartez, Naufragos lanak, une eta leku jakin batean hiru pertsonaiari gertatzen zaiena kontatzen du. Saiden, bizirik jarraitzeko edo hiltzeko apustua eginez "paradisuaren" bila Itsasartea gurutzatu zuen gaztearen historia da. Bide luzea, Afrikatik urrun, bakardadeari begietara, aurpegira, begiratuz. Madrilgo uda errearen beroa izango da kontakizun horretako pertsonaien laguna: Irene, etorkinentzako zentro bateko psikologoa gaztearen adiskide egingo da eta ahal duen guztia egingo du laguntzeko, baina, noraino gaude prest besteen alde egiteko?; Martin, Ireneren semea, etengabe ari da maitasun bila, eta Said aurkituko du, lur berrian dagoen arrotza eta amaiera ezezaguna duen gonbidatua.

Naufragos ez da inmigrazioari buruzko proposamen eszenikoa, maitasunari edo/eta errukiari, familiari, itxaropenari, zintzotasunari, bakardadeari eta promesei buruzko gogoeta, baizik.

Ikuskizunerako sarrerak 9 eta 14 euro artean eros daitezke www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.