Abuztuaren 23an URIOLAren aldeko sardina-jana egongo da Algara konpartsaren alboan

uriola.eus 2016ko abu. 17a, 11:14

Aurreko urtean egin bezala aurten ere, URIOLAren aldeko sardina-jana ospatuko dugu Aste Nagusiaren baitan. Hain zuzen ere, Algara konpartsaren txosnaren ondoan izango da abuaztuaren 23an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.

Aurreko urtean hitzorduak izandako arrakasta ikusita, aurten ere URIOLAren aldeko sardina-jana egitea pentsatu dugu. Jendetza hurbildu zen iaz Algara konpartsa albora, Arriagako zubira, gurekin batera sardinak jatera eta URIOLA bultzatzera.

Aurten ere, herritarrei bertara gerturatzera gonbidatzen diegu; URIOLA gertutik ezagutu dezaten eta ahal duten heinean proiektua laguntzeko.

Animatu eta parte hartu!