Pabilioi 6 aretoko Gazte Konpainiak ‘Romeo y Julieta’ aurkeztuko du Arriagan

uriola.eus 2017ko ots. 9a, 09:15

Arte eszenikoetan hezituak izan diren gazteei irtenbide profesionala eman nahi dion proiektu honek, literatur munduko maitasun istoriorik haundi eta tragikoena aukeratu du Arriagan antzezteko.

Arriaga Antzokiak, lehen aldiz, Pabilioi 6 aretoan Gazte Konpainiak ekoiztutako ikuskizun bati harrera egingo dio. Geroko profesional artistiko eta teknikoen sormena sustatzen, elkartrukeak eta antzerki ikerkuntza indartzen eta antzerkietara publiko gazte bat gehitzen duen proiektu da.

Testuak, kasu honetan Shakespeareren jatorrizko lanetik hartuta ez dagoena, 60. hamarkadan Pablo Nerudak egindako moldaketatik baizik, gaur egunera modu zuzen batean eta garaikideak izan ditzakegun Romeo eta Julieta batzuei hurbiltzen gaitu, Ramon Bareak, Itziar Lazkanorekin batera zuzendutako proposamen ezberdin honetan.