'Adikzioak, sexua eta emakumea' hitzaldia eskainiko dute Basurtuko Udaltegian

uriola.eus 2017ko ots. 28a, 07:30

Bihar, martxoak 1, 18:00etan, Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak 'Adikzioak, sexua eta emakumea' izeneko doako hitzaldia eskainiko du Basurtuko Udaltegian.

Drogamenpekotasunen Negoziatuak koordinatuta, Martha Ubieta psikologo, sexologo eta aholkulariak adikzioen eta emakumezkoen sexualitatearen artean dagoen loturari buruzko gogoeta egitera gonbidatuko ditu parte-hartzaileak, eta binomio horrek andrazkoengan, banaka eta taldeka, daukan eraginean sakonduko du.

Hitzaldia adikzioak eduki eta laguntza-taldeetan indarberritzen ari diren pertsonentzat eta adiktoen senideen laguntza-taldeetan dauden pertsonentzat da. Topaketa horren bidez, adikzioen eta andrazkoen sexualitatearen arteko loturaren espezifikotasunean sakonduko dute; izan ere, drogen kontsumoak edo adikzioek sexualitatearen adierazpenean eragiten du, haren alderdi guztietan, eta horrek kontuan hartu beharreko arriskuak dakartza.