Sabatini eraikineko bi solairutan ikus daiteke egun Los Angelesen (AEB) bizi den Erlea Maneros Zabala artista bilbotarraren obra. Fisuras proiekturako beren-beregi sortu ditu piezetako batzuk. Horien ardatz dira abstrakzioaren lengoaien akademizazioa, egiletzaren kontzeptua edota artisautza eta sailean egiten den ekoizpenaren arteko harremana bezalako gaiak.
Exercises on abstraction izenarekin, Manerosek paper gainean tintaz eginiko lanen bilduma bat ere ikusgai dago (Abstrakzio ariketak, 2007-2015). Marrazkietako batzuk Reina Sofia museoko funtsekoak dira eta beste batzuk 2014-2015 bitartean eginak.
Erlea Maneros Zabalaren (Bilbo, 1977) formakuntza Glasgowko arte eskolara eta Los Angeleseko CalArts eskolara lotuta dago. Bere lanak Museo Experimental El Eco (Mexiko D.F.), REDCAT (Los Angeles), Kadist Art Foundation (Paris) edota Guggenheim Bilbao Museoan erakutsi ditu, besteak beste.