Lisker taldeak girotuko du gaurko gaua Zurbaranbarriko jaietan

uriola.eus 2016ko mai. 13a, 07:00
Argazkia: facebook.com/Zurbaranbarriko-Jaiak

Lan gogorra izan dute Zurbaranbarrin azken hilabeteetan auzoko jaietako jarduera guztiak prestatzen. Aurten, "bereziki zaila" izan da Jai Batzordearentzat jaien antolaketa. Baina lortu du oztopoak gainditzea, eta "hona hemen emaitza". 

Zurbaranbarri auzoko lokalik "nabarmenetakoaren" itxierak kaltetu du Jai Batzordea. "Ordezkaezina zen lekua desagertu da", diote batzordeko kideek. Adreiluekin eta zementuarekin betiko itxi aurretik, denbora nahikoa izan dute "lau horma horien barruan genuen elkartasuna, eskuzabaltasuna eta historia guztia ateratzeko". Nahiz eta lokalik eta argirik izan ez, Jai Batzordeak posible egin du 2016ko Zurbaranbarriko jaiak antolatzea auzokide, merkatari eta konpartsen "ezinbesteko laguntzari esker".  

 

2016ko Zurbaranbarriko jaiak - Egitaraua 

Maiatzak 12 osteguna

17:30 Txupina eta txosnaren irekiera.

18:00 Umeentzako jolasak.

19:30 Hirugihar jana txosnan.

20:30 Musika zuzenean: Masser (eurokaña + erokali).

 

Maiatzak 13 ostirala

12:00 Auzotarren artisautza erakusketa, udaltegian.

16:30 Artisautza erakustaldia, udaltegian.

17:30 Txupina eta txosnaren irekiera.

18:00 Aurpegi pintaketa saioa.

18:30 MoltoGP Grand Prix lehiaketa.

18:30 Puzgarriak.

19:00 Jose Overejeroren poesia errezitaldia, udaltegian.

19:00 Buruhandiak.

19:30 Bitxo do Samba taldearekin kalejira tabernetan zehar.

20:00 Txokolatada herrikoia.

20:30 Txapela jaurtiketa lehiaketa umeentzat

23:00 Berbena: Lisker taldea.

00:30 Dantza lehiaketa.

01:00 Berbenak aurrera darrai. 

 

Maiatzak 14 larunbata

09:00 Frontenis lehiaketa, Lezamako Trenbide Zaharreko frontoian. 

11:00 X. Paella lehiaketa, plazan, izen-ematea 10€, eta aurlki eta mahaien banaketa. 

12:00 Puzgarriak

13:00 Herri bazkarirako aulki eta mahaien banaketa.

14:00 Paellen aurkezpena.

15:00 Paellen lehiaketako sari banaketa eta herri bazkaria. 

16:00 Bazkaloste eta bingo herrikoia.

16:00 Mus txapelketa, La Terraza tabernan.

16:00 Dardo txapelketa, La Plaza tabernan.

16:00 Igel txapelketa, Izarra tabernan.

17:00 Tute txapelketa, Carlos tabernan.

18:00 Futbolin txapelketa, Carlos tabernan.

18:30 Motorren erakustaldia, Motoclub Iguanas.

19:00 Triki-kantu-poteoa.

19:30 Buruhandiak.

22:30 Kontzertuak: Kolpatu eta Hijos de tu Iglesia taldeak. 

 

Maiatzak 15 igandea

11:00 Merkatu solidarioa, Asociacion Protectora de Animales Felinos de Bilbao.

11:00 Tokian tokiko kontsumo merkatua.

11:00 VI. Landareen lehiaketa, plazan.

11:00 Patata tortilla lehiaketa, gazte eta heldu maila, doako izen-ematea.

12:00 Frontenis txapelketako finalak, Lezamako Trenbide Zaharreko frontoian.

12:30 Harrizulatzaileen erakusketa, Lezamako Trenbide Zaharreko frontoian.

13:00 Dantza flamenkoa: Alborada taldea. 

13:00 Totillen aurkezpena.

14:30 Sari banaketa: tortilla, landare, frontenis eta tabernetako lehiaketetako sariak. 

17:00 Zurbaranbarri IPko eskolaz kanpoko jarduera taldeen erakustaldia. 

18:00 Antzerkia: Enredando, Domi Circo taldea. 

19:00 Txupina eta jaien amaiera.

 

www.facebook.com/Zurbaranbarriko-Jaiak