Eulalia Abaituaren Begoñako errepublika independentea

bertonaldizkaria 2017ko urt. 13a, 06:40

Euskal Museoak Begoña auzoan zehar bisita gidatua antolatu du Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853 - Bilbo, 1943) argazkilariaren bizitza eta obrako txoko garrantzitsuenak ezagutzeko. Argazkilariaren bizitza markatu zuten lekuak izango dira, eta bere obraren biografia gogorarazteko balioko dute, Bilboko izaera handieneko auzo baten memoria berpizteaz gain.

Hilotan Euskal Museoan bisitatu daitekeen Eulalia Abaituaren hiru dimentsioko argazkien Estereoskoipak 16+16 erakusketa kalera aterako da. Hori dela eta, bihar, urtarrilak 14, 11:30etik aurrera, Begoña auzoko txoko garrantzitsuenetatik barrena ibiltzeko aukera eskainiko du Museoak, Eulalia Abaituaren Errepublika Independentea izeneko bisita gidatuarekin. 

Ibilaldia Begoñako basilikan abiatuko da (izena eman duten pertsonentzako topalekua), eta parte-hartzaileak Eulalia Abaituaren inguruko munduan barneratuko dira. Azkenik, Euskal Museoko Estereoskopiak 16+16 erakusketako zenbait lan ikusteko aukera izango dute.

Bisita doakoa izango da, eta gaztelaniaz egingo da.

Aldez aurretik eman beharko da izena, 944 150 231 telefonoan.