loraldia.eus
Loraldia Festibala euskal kulturearen udabarriko erreferentzia izateko bidean da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 api 25 Bilbo

Hamasei egunez jarraian, apirilaren 9tik 24ra bitartean, euskal kultureak Bilboko hamaika areto eta kale hartu ditu, eta uria udabarriko euskal kultur garaikidearen erreferentzia izateko bidean jarri da. Bilbon egoan hutsune bat betetera heldu da II. Loraldia, eta behar horri bikain erantzun deutso.
 
Aurten Loraldiak arrakasta handia izan dau, bai ikusleei jagokenez, baita sortzaileei jagokenez be. Publikoaren aldetik (anitza edade eta estiloan) nabarmena izan da erantzuna: hamahiru areto erabili doguz, asistentzia-datu bikainakaz (edukierearen % 73 bete da), eta behin baino gehiagotan zintzilikatu behar izan dogu Sarrerak agorturik kartela (Joxemiel pastorala, Bilbronx, Khantoria, Muxua, Anne Etchegoyen & Biotz Alai Abesbatza, Gibelurdinek-en Shane Mcgowanen gibela eta Kitto. Nik utzi egingo dut. Ugariak izan dira, era berean, 400etik gora ikusle batu dituen ikuskizunak, berbarako, Laboa Jazz, Enkore, Maurizia eta Maite.K.
 
Baina, ikusleen arrakastatik harago, antolatzaileek nabarmendu nahi izan dabe goi-mailako eta kalidadezko artea izan dala gure artean. Hamaika momentu hunkigarri bizi izan doguz, eta agirian geratu da gaur eguneko euskal sortzaileen lanek kalidade handia dabela. Bada, eskerrak emon nahi deutseguz sortzaile horreei, Festibalean jarritako adore eta profesionaltasunagaitik. Laurogei artista baino gehiagok hartu dabe parte Festibalean, 36 ikuskizunetan.
 
Danetariko arte-adierazpenak izan dira Loraldia Festibalean: musikea (rocka, rapa, folka, antxinakoa, jazza...), antzerkia, jantzea, zinemea, arte plastikoak, bertsolaritzea... Horra hor gure sormen-aniztasunaren erakusleihorik handiena.
 
Festibaleko produkzinoak be gogoangarriak izan dira. Laboa Jazz ikuskizuna, esaterako, hunkigarria izan zan eta malko bat baino gehiago eragin eutsezan ikusleei. Anari eta Maddi Oihenart musikariek, alkarregaz kanteteaz gan, bide barriak zabaldu zituen. Etorkizuna perfektua balitz Anjel Lertxundik idatzitako testuan oinarritutako lanak be sentimendu sakonak piztu zituan...
 
Baikor begiratzen deutsagu geroari. Bigarren edizinoak ondo lotu ditu Festibalaren erroak. Loraldia gehiago loratuko da datorren udabarrian. Abian gara dagoeneko, datorren urtean be euskal kultura garaikidearen uzta barria jaso ahal izateko.

Musuka arituko dira Loraldian

uriola.eus 2016 api 20 Bilbo

Bilboko saioak piztu du udaberriko saioen txinparta

Mintzola Ahozko Lantegia 2016 api 16 Bilbo

Enkore eta Aukeran taldeak Loraldiko sortzaileen plazan

uriola.eus 2016 api 13 Bilbo

"Euskal sortzaileen plaza" izateko helburua du Loraldia jaialdiak. Bertan batu dira, besteak beste, Errekaldeko Enkore musika taldeko Urtzi Iza eta Aukeran dantza konpainiako Edu Muruamendiaraz. Biak…
Barritzailearen markea daukan Loraldia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 api 08 Bilbo

Loraldia jaialdiari esker, Bilbo erdigunea hartuko dau euskal kultureak gaurtik apirilaren 24ra. Era guztietako sortzaileak batuko dira, euskal kulturako jokera barritzaileenak erakutsi eta zabaltz…
LORALDIA festibala 2016, primaderako festibala Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bilbon euskaraz 2016 api 08 Bilbo

Apirilaren 9tik 24ra Bilboko zenbait aretotan ikusgai izango dira arte diziplina guztietako hainbat ikuskizun
Loraldia heldu da Bilbora!

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2016 api 07 Bilbo

Orain bai, heldu da udaberria eta Loraldia Bilbora! Larunbatean hasiko da jaialdi honen bigarren edizioa. Guztira, 30 ikuskizun baino gehiago, 11 gune ezberdinetan, 16 egunetan zehar eta mota askot…
Loraldia Festibala badator

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016 api 06 Bilbo

Udabarriagaz batera bigarren urtez egingo da Loraldia Festibala Bilbon. Apirilaren 9tik 24ra uriko hainbat eszenatokitan kultur ekitaldi ugari ikusteko aukera izango da. Imanol Agirre antolat…
Gaur gaurkoa den euskal sormenaren erakusleiho zabala

uriola.eus 2016 mar 02 Bilbo

Iazko Loraldia kultur jaialdiak jarraipena izango du aurtengo udaberrian Bilbon berrikuntza ugarirekin. Iraupen luzeagoa, sortzaile gehiago eta eragileen babes handiago izango ditu. Antolatzaileek ir…
Loraldia apirilaren 9tik 24ra egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016 mar 02 Bilbo

Bigarren edizinoa izango da aurtengoa. "Euskarazko kultur ekoizpenaren azken loreek hiria hartuko " dabela dinoe antolatzaileek.  Apirilaren 9tik 24ra, Bilbon, 16 egunetan 30 ikuskizun baino geh…
Badator Loraldia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016 mar 02 Bilbo

Apirilaren 9tik 24ra, euskerazko kultur produkzinoaren azken loreek Bilbo uria hartuko  dabe. Esparru artistiko guztietako ikuskizunak izango dira: musikea, jantzak, antzerkia, zinemea, literatu…
Udaberriarekin batera, 'Loraldia' festibala

uriola.eus 2016 mar 01 Bilbo

Euskal sortzaile eta kultur eragileak jada martxan dira udaberria koloreztatzeko asmoz. Antolatzaileek iragarri bezala, apirilaren 9tik 24ra izango da hainbat ikuskizun eskainiko dituen festibala.&nb…
Udaberriko Loraldia festibalak parte hartuko duten artisten berri eman du

uriola.eus 2016 ots 04 Bilbo

Euskal kulturaren topaleku eta erakusleiho izateko jaio zen iaz Loraldia, sasoi bateko Lora Jokoen antzera. Lehengo astean 'Bidador' pastoralak edizio berriari hasiera emango ziola jakin ostean, orai…