Uriola bakarrarekin pasa da alerta gorria

uriola.eus 2014ko mar. 4a, 11:55
Gaur goizeko itsasgorak ez du uholderik sortu Bilbo aldean, baina bai atzo arratsaldekoak. 18:00etan gainezka egin zuen Nerbioi-Ibaizabalek, besteak beste, Deustuko Erriberan. Argazki ikusgarria helarazi digu auzotar batek. Bertan, errepidea urez beteta ikus daiteke.

Hainbat uholde izan dira alerta egoera abian jarri zenetik. Joan den asteburuko itsasgoretan, esaterako, itsasadarrak gainezka egin zuen eta ura sartu zen Deustuibarrako lonja askotan eta zenbait etxetako atarietan.


Zorionez, eguraldiak hobera egingo du bihar. Nabarmen egingo du hobera eguraldiak ostegunean. Ateri egongo da eta eguzkia ere bistan izango dugu.