Kit-lab, K Movie eta (K)abian topaketak

uriola.eus 2014ko mar. 4a, 16:45
Bizkaiko Foru Aldundiak K proiektua aurkeztu zuen 2013ko abenduan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako, teknologia berrietan oinarritutako espazio parte hartzaile gisa. Egunotan, K proiektuko lehenengo jarduerak aurkeztu ditu Aldundiak: Kit-lab, K Movie eta (K)abian topaketak.

1. KIT.LAB

kit.lab lantegien kartel orokorra, k proiektuaKIT.labak Komunikazio eta Informazio Teknologia laborategiak izango dira, baita ikerketa eta sormen espazioak ere. Bertan hainbat gai jorratuko dira, hala nola, sare sozialen komunikazioa, sormen ahalmena ikasteko teknikak, esplorazioa… Kit.labak Bizkaiko hainbat herritan egingo dira, dohainik, eta eduki hauek landuko dituzte:

-Hiritar Kazetaritza: Informazioa ekoizteko eta zabaltzeko eredu berritzailea.
-Wikia: Material didaktiko eskuragarria.
-Sare Sozialak: Edukia partekatu, harremanetan jarri eta komunitateak sortu.
-Kproiektuaren aurkezpena eta parte-hartzeko aukera.
-Kgunea: Euskeraren berezitasunak eta bere alde egiten diren ekimenak elkarbanatzeko.
-Kmovie: Bideo lehiaketan parte hartu. Sarietan 12.000 € banatuko dira.

 

2. K MOVIE

Tokian-tokiko euskaren inguruko errealitateak, berezitasunak eta ekimenak jasotzen dituen pelikula-dokumental parte-hartzailea sortu nahi da k proiektuaren ardatz moduan: Bizkaia osoan zehar zabalduz, gazteok egindako ikus-entzunezko errealitate zatiak jasoz eta euskararen erabilera anitzak, bereziak, berritzaileak, eta desberdinak zabalduko dituenak.

Zure herrian euskarak dituen berezitasunak eta bere alde egiten diren ekimenak bideo laburrean jaso ditzakezu, sakelako telefonoarekin zein kamera profesionalarekin, eta K webgunean elkarbanatu. Zure bideoak gainera saria izan dezake, K-Movie bideo lehiaketan parte hartuz: Sarietan 12.000€ banatuko direlako. Sortutako bideoa Pelikula-Dokumental luze batean gehitzeko aukera ere irabazi dezakezu. Informazio gehiagorako sakatu hemen.

 

3. (K)ABIAN TOPAKETAK

Bizkaiko gazteak elkartzeko, eztabaidatzeko, kritikak egiteko eta hausnarketak partekatzeko saioak izango dira, eta batez ere, etorkizunera begiratzeko balioko duten saioak izango dira. Gazteentzat interesgarriak diren gaien inguruko adituen esperientzia ezagutzeko aukera izango da ere topaketa hauetan.

Dinamika partehartzaileak erabiliko dira eta 6 saiotan bideratuko da. Lehenengo saioan Open Space bat antolatuko da gazteontzat interesgarriak diren gaiak azalarazteko. Hurrengo 4 saioetan aukeratutako gaiei buruz solas egiteko bilduko dira berriro gai horietan adituak direnak, aldundiko ordezkariak eta gazteak. Aurreko saio guztietan irtendako lanak komunean jarriz, hemendik aurrera gerta daitekeenari ateak zabalik utziko dira.