Abortuaren legearen aurkako aldarria zabaldu da Bilbon

uriola.eus 2014ko mar. 9a, 11:15
Ehunka lagun bildu ziren atzo Bilbon Martxoaren 8ko manifestazioan. Bertan, abortuaren lege aldaketa eta “duintasunez erabakitzeko eskubidea” aldarrikatu zuten.

Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen atzo eta ondorioz, Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak burutu ziren. Bilbon arratsaldeko 19:00etan abiatu zen martxa Arriagatik “Gure askatasuna borrokatuz” lelopean.

Manifestazioan parte hartu zuten lagunek abortu-legearen erreforma proiektua "eskubideen atzerakadaren gailurrean" kokatu zuten eta “duintasunez erabakitzeko eskubidea” eta "inposizio eta debekurik gabe aukeratutako amatasun eskubidea" aldarrikatu zituzten.