Bertsotan emango die hasiera Mikeldik aurtengo Deustuko jaiei

uriola.eus 2014ko mar. 10a, 13:02
35 urte bete dituen Mikeldi dantzari taldeko ordezkariek botako dute jaien hasierako pregoia. Ostiralean, martxoaren 14an izango da hitzordua, San Pedro plazan, 20:00etan.

Ordutik aurrera bi astetarako egitarau oparoa antolatu dute Jai Batzordeak eta konpartsek. Kontzertuak, bertsoak, bazkariak, erromeriak, emakumeen aurreskua, eta beste hainbat egitasmoz gozatzeko aukera izango dute deustuar zein bilbotarrek.

Hasita daude konpartsak eta koadrilak txosnak muntatzen itsasadar ondoa, Botikazar pasealekuan. Lan eta lan ari dira ostiralerako dena prest izateko.

Martxoak 14 ostirala

17:00 Eskuz egindako produktuen azoka Done Petri plazan

20:00 Pregoia eta txupinazoa, konpartsa eta koadrilen jaitsiera txosnetara Deustuko gaitero, txistulari, Ondalan konpartsako erraldoi eta batukadarekin. Txosnetan luntxa.

20:30 Kontzertuak Gazte Lokalean: Los Calavera + Sinner Dolls + Undecimo Mandamiento

Martxoak 15 larunbata

10:00: Deustuko III. Mendi Martxa Done Petri plazako kioskotik abiatuko da Deustualdeko mendiak ezagutzeko

11:00: Diana eta txupina

11:00: Artisautza produktuen azoka Done Petri plazan

12:00: Arrozahotsaz txapelketa, arroza sukaltzeko era desberdinak

15:00: Attozahotsaz sarien banaketa eta bazkari herrikoia

18:00: Umeentzako Playbacka Done Petri plazan

19:30: Suzko zezena Botikazar parkean

20:00: Deustuko Andreen Aurreskuaren entsegu orokorra

20:30: Erromeria Done Petri plazan

20:30: Kontzertuak Gazte Lokalean: Kolapso taldea

22:00: Berbena txosnetan: Garilak 26

Martxoak 16 igandea

11:00: Diana eta Txupina

11:00: Eskuz egindako produktuen azoka

12:00: San Felizisimotik deustuarron kalejira alaia euskal janzkerekin

12:30: Deustuko II. ibilgailu klasikoen kontzentrazioa Botika Zaharreko tigrearen eraikinaren aurrean

13:00: Deustuko emakumeen aurreskua

16:30 Gure Esku Dago ekimenaren deia erabakitzeko eskubidearen aldeko argazki herritarra egiteko

17:30: Umeentzako jolasak frontoi alboan

17:30: Bazkalostean Pilota partidua: 1. mailako afizionatuak

19:30: Zinema Gazte Lokalean

 

Datozen eguneta uriola.info-n egitarau osoa eskuratzeko aukera egongo da baina aurrerapen moduan Jai Batzordeak aurten eskainitako agurra doakizue.

Deustuar guztioi:

Olentzero eta Mari Domingi, eta Inauterien ostean... iada San Jose jaiak heldu dira. Urtero bezala, ahalegin handiak egiten ditugu Deustuko jai herrikoiak aurrera eramateko eta programako ekintzak deustuar orok disfrutatzeko; adin eta gustu ezberdinentzako proposamenak ekartzen dizkizuegu.

Hala ere, ez da bide erraza izan. Udalak ez digu inongo diru laguntzarik eman; jai herrikoiak ez dira lehentasun bat haientzat. Are gehiago, laguntza eskaini ez ezik, Jai Batzordeak eta beste gizarte eragile batzuek egindako proposamenei mila traba jarri dizkigu ere. Munduko alkate onenaren lehentasunak beste batzuk dira ulertzen dugu... elkarte herrikoien elkarlana zer den ahaztu omen du eta!

Baina ez gaituzte geldituko. Oztopo guztien gainetik aurrera jarraituko dugu deustuarrek merezi dituzten jai herrikoiak antolatzen. Jai Batzordea osatzen dugun taldeok jai herrikoi hauek ospatzera gonbidatzen zaituztegu: barre egiten, abesten, dantzatzen, garai bateko lagunekin elkartzen... baina gure artean ez dauden deustuar oro ahaztu gabe. Eta sexista, xenofoboak eta deustuarrei kalte egiten diguten erasoak salatu behar direla ahaztu barik.

Kaleetan eta txosnetan ikusiko dugu elkar!

GORA DEUSTUKO JAIAK!