Kaliforniara bidaiatzeko aukera “Kgunetik Kliforniara” lehiaketaren bidez

uriola.eus 2014ko mar. 18a, 08:00
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazteria Sailak antolatu duen "Kgunetik Kaliforniara" lehiaketaren bidez, 18 eta 30 urte bitarteko gazte bizkaitarrek aukera dute Kalifornia eta bertako euskal etxeak ezagutzeko, bidaia eta gastu guztiak barne. Parte hartzea erraz-erraza da, Twitter bidez.

“Kgunetik Kliforniara” Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Sailak martxan jarri duen twitter bidezko lehiaketa da. Bizkaiko Lurralde Historikoan eta esparru guztietan (gizartea, etxea, landa, hiria, teknologia, eskola…) euskararen erabilera ezagutzera eman nahi du lehiaketak, euskaraz komunikatzea, adieraztea eta bizitzea, zilegi ez ezik, errealitatea dela islatzeko, eta horixe da lehiaketa honen bidez mundu osoari erakutsi nahi zaiona.

Lehiaketak Lurralde Historikoko gazteria du xedetzat eta twitterren bidez euskararen erabilerari buruzko argazkiak, soinuak eta bideo-laburrak partekatzean datza. Txio horietan egoera desberdinak erakutsiko dira, beti ere komunikatzeko bitarteko moduan guztien izendatzaile komuna euskara hartuta.

Lehiaketan era indibidualean parte har daiteke Twitterren profila erabiliz. Pertsona parte hartzaileek 18 eta 30 urte arteko adina izan behar dute; dena dela, txioen bidez partekatzen diren edukietan adin guztietako pertsonak ager daitezke.

Txioen bidez argazkiak, bideo laburrak (Vine, Instagram eta antzeko aplikazioekin egindakoak barne) edota audioak partekatu behar dira. Bakoitzak, txioan bertan, izenburu edo azalpen laburra eramango du.

Txioak euskaraz egingo dira, hori da parte hartzeko ezinbesteko betebeharra eta txioak geolokalizatuta egon behar dute. Pertsona batek zenbat gura txio aurkez ditzake.

Kasu guztietan txioek bi “hashtag” eduki behar dituzte: #kgunea eta #kliforniara, eta @kgunea aipamena. Gainera, parte hartzaileek Twitterreko @kgunea profilaren jarraitzaileak izan behar dute.

Saria hauxe izango da: IPAR AMERIKETAKO EUSKAL ELKARTEAK (NORTH AMERICAN BASQUE ORGANIZATIONS) 2014ko maiatzaren 22tik 27ra bitartean Bakersfielden (Kalifornia) antolatu duen jaialdira joatea (mantentze gastuak barne).

6 sari banatuko dira:

-Irudi txio onenei 2 sari.
-Bideo txio onenei 2 sari.
-Audio txio onenei 2 sari.

2014ko martxoaren 14an hasi eta apirilaren 6an amaituko da parte hartzeko epea!!

Antolakuntzak izendatuko duen epaimahai batek hautatako ditu sariak irabaziko dituztenak. Epaimahai horren osaketa jendeari jakinaraziko zaio eta ikus-entzunezkoen gaietan edo eta sare sozialetan adituak izango diren pertsonez osotuko da. 0 eta 100 bitarteko puntu kopuruarekin baloratuko dira txioen ikus-entzunezko edukien eta mezuen kalitate artistikoa (gehienez 35 puntu), originaltasuna (gehienez 35 puntu) eta lehiaketaren helburuekiko duten egokitzapena (gehienez 30 puntu).

Lehiaketaren araudi osoa hemen kontsulta daiteke.