12 sukaldari saritu ditu Slow Food Bilbo-Bizkaia Elkarteak

uriola.eus 2014ko mar. 25a, 08:21
Bertako nekazaritzako elikagaien eta ekonomiaren sareari eusten laguntzea, biodibertsitatea zaintzen duten ekoizleak bultzatzea eta garaian garaiko sukaldaritzaren alde egitea helburu duen Slow Food Bilbo-Bizkaia Elkartearen 0 kilometro proiektuaren sariak banatu dituzte gaur.

Lara Martín eta Álvaro Garrido, Mina jatetxekoak; Guillermo Fernández, Baita Gaminizekoa; Josemi Olazabalaga, Aizian jatetxekoa; Ricardo Pérez, Yandiolakoa; Asier Elizegi, Gaminizekoa; Eneko Atxa, Azurmendikoa; Jabi Gartzia, Boroakoa; Pablo Urzay, Pablo Urzay jatetxekoa; Edurne Martín, Prêt Á Porter jatetxekoa; Igor Ozámiz, Artxandako Ostalaritzako Goi-eskolakoa; Aitor Elizegi, Bascook jatetxekoa dira Bilboko Udalak eta Slow Food Bilbo-Bizkaia Elkarteak omendu dituen profesionalak.

Slow Food Bilbao-Bizkaia 0Km-ko jatetxea izateko, 0Km-ko (esparru hurbileko) bost jaki, gutxienez, eduki behar dira urte osoan zehar. Jaki horiek kartan, menu batean, aholkuetan, iradokizunetan...egon daitezke. Urte osoan, jatetxeak, gutxienez, bost produktu erosi behar ditu Slow Food Bilbao-Bizkaia Elkarteko Gustuen Kutxatik eta produktu horiek erabiltzen dituela ziurtatu.