Iberdrolaren Akziodunen Bileraren aurrean protestak deitu dituzte

uriola.eus 2014ko mar. 26a, 13:12
Iñigo Azkonaren argazkia
Martxoaren 28an, Iberdrolaren Akziodunen Batzarra egingo dute Euskalduna Jauregian. Iberdrolaren ekintzen ondorioak salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte datozen egunetan. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da, 19:30ean, Arriagako plazan.

Ekologistak martxan, Komite Internazionalistak, Fracking ez bizkaia eta 15M kolektiboek elkarretaratzeak antolatu dituzte “Ibertrola ez zara zu” lelopean, Iberdrolak ostiralean, martxoak 28, egingo duen Azkiodunen Batzarraren aurka, eta orokorrean, konpainia elektrikoaren ekintzak gaitzesteko: energia zikina izatea, zuzendaritzaren soldata erraldoiak, lan baldintza txiroak, tarifa-igoera, berkolonizapena, energia monopolioa, gizarte arduragabekeria korporatiboa, tertziarizazioa, ustelkeria, saiheste fiskala, edota berriztagarrien etsaia izatea, besteak beste.

Gaur, arratsaldeko 19:30ean izango da lehen mobilizazioa Arriagako plazan. Bertan, energia pobreziaren kontrako aldarria zabalduko dute. Bihar, martxoak 27, Plaza Biribilean izango da protesta, arratsaldeko 19:00etan, energia alternatiboen aurka Iberdrolak duen jarrera salatzeko. Bukatzeko, martxoaren 28an, Iberdrolaren Akziodunen Batzarraren harira, elkarretaratzea egongo da goizeko 10:30ean, Euskalduna Jauregiaren aurrean.