Bost egunez ez da OTA-TAO zerbitzurik egongo Bilbon

uriola.eus 2014ko api. 16a, 08:20
Apirilaren 17etik 21era bitartean ez da TAO Bilbao zerbitzurik egongo ordainpeko aparkalekuetan.

Bilbon, bi egunak barne, jai egunak baitira ibilgailua gune berde edota urdinean aparkatzeagatik erabiltzaileek ez dute TAO zergarik ordaindu beharko. Apirilaren 19an ere, nahiz eta jai eguna ez izan, ez da zerbitzurik egongo, zubi osteko zapatua izateagatik.