Kalejira koloretsuarekin San Inazio eta Deustu batuko ditu Gure Esku Dago dinamikak

uriola.eus 2014ko mai. 13a, 14:21
Ekainaren 8an Euskal Herrian egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea indartzeko asmoz, Gure Esku Dago ekimenak hitzordu berri bat antolatu du Deustualdean. Larunbatean, maiatzak 17, San Inazio eta Deustu kalejira baten bitartez batuko dituzte.

Arratsaldeko 18:00etan, Deustuko, Arangoitiko eta Erriberako auzokideak Done Petri plazatik kalejiran abiatuko dira; eta era berean, San Inazio, Ibarrekolanda eta Elorrietako lagunak Lebanten izango dute geralekua.

 

Bi kalejirak, 19:00ak aldera Ibarrekolandako kontserbatoriora heltzea aurreikusi dute. Bertan, esku erraldoi bat osatuko dute eta argazkia aterako da. Parte hartzaileei kolo ezberdinekin joatea eskatu diete antolatzaileek kalejira koloretsua egiteko asmoz.