Kideguneen IV. udaberriko jaia ospatuko dute bihar

uriola.eus 2014ko mai. 23a, 08:00
Haien etxeetatik gertu dagoen Udaltegian astero elkartzen diren 9 eta 11 urte bitarteko gazteak izango dira Kideguneen IV. udaberiko jaiko protagonista nagusiak. Jaia Bilborocken ospatuko dute 16:30etatik aurrera.

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Haurtzaro Zerbitzuaren bitartez, Udaberriko Jaia ospatuko du bihar, maiatzaren 24an. Jaia  Bilborock-eko Erabilera anitzeko Aretoan izango da, eta umeen aisiarako Kidegune programako 150 kidek baino gehiagok hartuko dute parte. Ekitaldia arratsaldeko 16:30etan hasi eta 19:30ak arte luzatuko da.  

Partaideak izango dira “Udaberri KIDE swing 2014” jaiaren protagonistak. Oraingo honetan, gazteek, euren photocall-a izango dute sarreran, Athletic-eko harrobiko kirolariekin argazkiak ateratzeko. Ekitaldi nagusia lindy hop pausoak ikastea izango da, swing erritmoan dantzatuko duten koreografia egin arte. Helena Golab, Bilaka dantza jaialdiko koordinatzailea eta Euskadiko Dantza Profesionalen Elkarteko kidea izango da Kideguneetako neska-mutikoak “saltoka” jartzearen arduraduna.

Biharko jaia Kide gune guztiek egiten duten jarduera berezia da, eta bere helburua, haurrak eta gazteak datorren ikasturteko programan parte hartzera animatzea da. Horrez gain, partaide bakoitzak adiskide bat gonbidatu ahal izango du, jaira joan dadin.

Kideguneak, 9 eta 11 urte arteko Hiriko neska-mutilek, denbora libreaz gozatzen duten bitartean euren trebeziak eta baliabide pertsonalak garatzen dituzten guneak dira. Zehatzago esanez, Begoñako, Zazpi Kaleetako, Iralako, Otxarkoagako, Castañoseko, Deustuko eta Zorrotzako Udaltegietan egiten dira. Horrez gain, asteburuetan adin tarte horretarako eskaintzen den programa bakarra da: ostiraletan edo larunbatetan 17:30etatik 19:30etara.