Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta onartzeko asanblada egingo dute larunbatean

uriola.eus 2014ko mai. 28a, 11:20
Larunbatean, maiatzak 31, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren asanblada nazionala egingo dute Bilbon. Hitzorduaren bidez, hamabi hilabetez landutako kartaren lehen faseari amaiera emango diote.

Urte oso batez, Euskal Herri osoan zehar Eskubide Sozialen Karta sortu eta eratu duten taldeak egon dira. Bakoitzak bere ekarpenak egin ditu arlo zehatz bati begira baina helburu amankomunarekin; bestelako gizarte-eredu baten alde lan egitea. Orain, lehen faseari amaiera emateko asanblada nazionala egingo dute maiatzaren 31an eta horrek, kartaren idazketa amaitu eta onartzeko balioko du.

Hitzordua larunbatean, goizeko 09:00etan izango da Lan Ekintzaren egoitzan, Uribitarte kaleko 6.zenbakian.

[2014/01/08] Gutun sozialaren aurkezpena izango da gaur Santutxun

[2014/03/18] Elkar gaitezen eskubide sozialen alde