Euskara sustatzeko ekintza berriak prestatu ditu Darabilbok

uriola.eus 2014ko eka. 3a, 08:30
Talde txikietan, euskaraz eta doan hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera emango du Darabilbok ekainean ere. Bilboko euskaltegien sareak Bilboko Udalaren laguntzari esker, apirilean jakitera eman zuenez, maiatzetik abendura euskara bultzatzeko ekintzak antolatu dituzte. Gaur, esaterako, kakorratz tailerretan parte hartzeko aukera izango da Solokoetxen.

DARABILBO 2.0 - Ekaineko egitaraua

Ekainak 3, 10,17 eta 24ean, Kakorratz tailerra egongo da 18:00etatik 20:00etara, Solokoetxeko auzo elkartean.

Hilaren 8, igandea, 10:30etatik 13:00etara Deustuko Gazte Lokalean baratza tailerra egingo dute.

12an, osteguna, 11:30ean, Jon Arretxek `Hamaika bidaia hamaika liburu´ gaia landuko du Partikular de Indutxuko 1. zenbakian dagoen merkatarien elkartean; eta 19:00etan, leku berean, `Nobela Beltzaren hiriak´ gaiari helduko dio.

Ekainaren 13an, 10:00etatik 12:00etara, Zumarraga kaleko 7. zenbakian dagoen La Tallerren koadernaketa Japoniarreko tailerra egingo dute.

Hilaren 19an, Zabala, San Frantzisko eta Bilbo Zaharrean barrena ibilaldi kulturala egingo dute. 18:00etan da hitzordua Fleming Doktorearen plazan.

Ekainarekin bukatzeko, 20an eta 26an, `Nordic Walking´ egongo da Altamiran.

 

DARABILBO 2.0