Iberdrola Bilbao World Sup Challengek itsasadarra hartuko du asteburuan

uriola.eus 2014ko eka. 3a, 08:34
Iberdrola Bilbao World Sup Challenge, Stand Up Paddle-ean mundu mailan, Europa mailan eta maila nazionalean lehiatzen diren rider onenak parte hartzen duten proba, Bilbora bueltatuko da asteburuan.

Ekainaren 6, 7 eta 8ko asteburuan Bilboko itsasadarrean Sup lasterketa desberdinak izango dira modalitate bitan: Long distance and sprint, kategoria bietan pro division eta amateur division.

Oraingo honetan, Sup zaletuen artean erreferentziako lehiaketa, indar handiagoaz dator eta profesional mailako finalisten artean 20.000 dolarreko saria banatuko du. Amateur kategoriakoentzat ere oso opari erakargarriak dituzte.

Lehiaketa honek, aurreko edizioan Waterman Leagueko partaide kopurua kontuan izanik record guztiak hautsi zituen, 15 nazionalitate desberdinetako 110 partaide izan ziren. Stand up world seriesen barruan kokatua dago eta bertan, mundu mailan profesionalki Stand Up Paddle Race-ean dauden lasterkari onenak, Race modalitatean munduko txapelduna izateko azkeneko tituluagatik lehiatzen dira.

Aipaturiko lehiaketaz gain, Bilboko Itsasadarraren inguruan ikusle guztiei irekitako jai handi bat antolatu dute. Uribitarteko kaian mota askotako tailerrak egongo dira hiru egunetan zehar. Adibidez, etxeko txikientzat marraztu eta margotzeko jarduerak edo birziklatzen erakusteko tailer bereziak egingo dituzte, era original eta sortzaile batean berrerabiliko dira Iberdrolak Amerikako Kopan babestu zituen itsasontzien belak mozorroak, giltzariak, poltsak eta abar sortuz. Musika ere protagonista izango da egun horietan Zuzeneko Kontzertu eta DJ-en eskutik.

Lasterketa desberdinen artean dohain “SUP Clinics”-ak eskainiko dira bertaratzen diren lagunen artean, gainera FunSupRace edo Waterdogs-ak ere izango dira, bertan txakurrek hartzen dute protagonismoa taula gainean, jabeek lagunduta.

Izen emateak zabalik jarraitzen du web orrian (www.bilbaoworldsupchallenge.com).