Olentzero 2014

Olentzerok umeei harrera egingo die Arriagan

uriola.eus 2014ko abe. 24a, 13:43

Gaur, abenduak 24, goizean, 11:00etatik 14:00etara, Olentzerok Arriaga Antzokira gerturatzen diren ume guztien eskaerak jasoko ditu.

Olentzerorekin egon nahi duenak tiket bat hartu beharko du. Goizeko 10:00etatik aurrera, Areatzan dagoen txurro-dendaren ondoan jarriko den kasetan tiketok banatuko dira. Hurbiltzen den heldu bakoitzak gehinez jota hiru hartu ahalko ditu (umeekin doazen nagusiak ez dute tiketik behar). 1.500 tiket banatuko dira guztira. Lehenengo 500 zenbakiak dituztenak, Arriagan 11:00etatik 12:00etara sartuko direla estimatzen da; 501etik 1.000raino, 12:00etatik 13:00tara; eta 1.001etik 1.500era 13:00etatik14:00etara.

Banatuko diren 1.500 tiketak amaitzen direnean ez dira gehiago emango. Ticketa dutenek, Arriagan ipiniko diren plasmako bi monitoreei esker jakingo dute noiz sartu barrura. Txanda galtzen dutenak ezin izango dira beranduago sartu. Antolaketa hau ezinbestekoa da Olentzero agurtu nahi duen ume kopurua dela eta.

Arriaga Plazako itxaronaldian neska-mutilentzat zuzendutako jarduera desberdinak egongo dira. Festa, joko eta dantza batuko duen ikuskizun bat egongo da: Sardina Freskue izenekoa. Honi esker, bertaratzen diren ume guztiek ondo pasatu eta dantza egiteko aukera izango dute. Honez gain, Arriaga plazak hainbat eskulan tailer antolatu ditu.

Tiobiboa Arriga plazan egongo da, umeek berarekin goza dezaten.

Antzokira sartu bezain laster Olentzerok umeei harrera egin, beraien eskariak entzun eta zurezko oparitxo bat oparituko die.

 

Olentzerok umeei harrera egingo die

Eguna: 2014ko abenduak 24, asteazkena

Lekua: Arriaga antzokia

Hasiera: 10:00etan Olentzero ikusteko 1.500 tiket banatzen hasiko dira

Areatzan dagoen txurro-dendaren ondoko etxetxo batean

Ordua: 11:00etatik 14:00etara. Txanda ordua: tiketaren araberakoa

Antzokiaren kanpoaldean tailerrak eta umeentzako jarduerak egongo dira