2015eko inauteriak

Badatoz Deustu eta Otxarkoagako inauteriak

uriola.eus 2015ko ots. 6a, 09:00

Bilboko inauteriak ospatu baino astebete lehenago, gaur, otsailak 6, hasiko dira Deustuko inauteriak, eta bihar, otsailak 7, Otxarkoagakoak. Bi auzo hauek emango diete hasiera 2015eko aratusteei eta jarraian, Bilbokoak zein beste hainbat auzotakoak etorriko dira. 

Deustuko inauterien egitaraua

Otsailak 6, ostirala

- 21:00. Koadrila eta konpartsen gaua; luntxa, jokuka eta karaokea.

Otsailak 7, larunbata

- 12:00. Intxableak eta jolasak Done Petrin. Txozna zabalik egongo da.

- 15:00. Herri bazkaria (desfilea + bilgo musikatua)

- 20:30. Erromeria.

- 22:00. 'Garilak 26' taldearen kontzertua frontoian.

Otsailak 8, igandea

- 12:00. Desfilea nagusia. Izena emateko 11:00-11:30 San Felizisimon).

Otxarkoagako inauterien egitaraua

Otsailak 7, larunbata

- 12:00. Fanfarrea Kepa Enbeita plazatik abiatuta.

- 12:30. Tostada lehiaketa eta animazioa Kepa Enbeita plazan.

* Goiz osoan zehar, hainbat tabernatan tostada dastaketa egiteko aukera egongo da.

- 17:30. Umeentzako jolasak Ugarte plazan.

- 18:15. Inauterietako desfilearen hasiera Ugarte plazatik. Aurtengo  "Munduko jendea" gaia erabili beharko da eta 'Bat, bi, hiru… festa' taldeak giroa alaitu eta sariak banatuko ditu.

- 19:15. Txokolatada.

- 19:30. 'Duo gramola' taldearen berbena.