2015eko inauteriak

Goizalde Landabaso eta Juan Carlos Bilbao izendatu dituzte 2015eko Farolin eta Zaranbolas

uriola.eus 2015ko ots. 14a, 09:21

Atzo izan zen epaiketa arratsaldeko 19:30ean Plaza Barrian eta dagoeneko, aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenek badute izena; Goizalde Landabaso kazetari bilbotarra da Farolin eta Juan Carlos Bilbao ostalari bilbotarra, Zarambolas.

Farolin bilbotarra da –ez da ezinbestekoa Bilbon jaioa izatea-, eta izugarri nabarmendu izan da bai bere lanean edo jarduera publikoan, beti ere botxokoa izateaz nabarmendu eta bere lelorik nagusiena Semper Plus Ultra (Beti Haratago) izan daitekeelarik. Zarambolas bilbotar gibel-handia da, ezer ere eragin ez eta bizitza aldatuko ez diona. Bizimodu onaren buruzagi, eta bere bizimodua Carpe Diem-en laburbiltzen duena.

Atzo izan zen inauterietako pertsonaia hauek aukeratzeko eguna eta aurtengoan, Goizalde Landabaso kazetari bilbotarra da Farolin eta Juan Carlos Bilbao ostalari bilbotarra (Muga taberna), Zarambolas.

19:00etan, izan zen haien atxiloketa eta mozorro aldatzea eta ondoren, 19:30ean, eman zitzaion hasiera epaiketari Plaza Barrian. Urtero legez, giro polita sortu zen bertan.

Goizalde Landabaso

Goizalde Landabaso Etcheverry Informazio Zientzietan lizentziatua da. Bizkaia Irratia eman zituen bere lehenengo urrats profesionalak eta azken 21 urteak EITBko irratietan eman ditu lanean; lehenengo Euskadi Irratian eta orain Radio Euskadin. Lankidetza lanak egin ditu idatzizko hedabideetan ere; besteak beste Euskaldunon Egunkaria, Berria, Deia, ElPais, Aizu, Habe, Nabarra, eta Prest-en. Literatura lehiaketako epaimahaikide izan da, mahai inguruak koordinatu ditu eta idazle alorrean zenbait liburu ditu argitaratuak 2000 urtean 'Korte bat, mesedez' argitaratu zuen  Alberdaniarekin. 2005ean berriz,el poemario 'Jat' poemarioa Elearekin. 2011n  'Bränskint' argitaratu zuen Txalapartarekin. Liburu kolektiboetan hartu du parte ere. Egun Radio Euskadiko Finlandia magazine kulturalean ari da lanean.

Juan Carlos Bilbao

Adopzioz Bilbotarra den portugaletear hau dugu gure hiriko bizitza sozial eta musikalaren eragiletako bat. Bar Muga Tabernako buru da, duela 30 urtetatik, Farolin eta Zaranbolasek duten urte kopuru antzekoa.

Epaiketa eta gero, koplak eta dantzak nagusitu ziren Zazpi Kaleetan zehar, eta gaueko 20:30ean Areto-dantzetaz gozatzeko aukera egon zen Plaza Berrian Bilbao Sozial Dantzaren eskutik.